Kontalariak

Aldecoa Isasi, Ignacio

"Ipuin hauek harribitxian landuta daude, guztiak batera garai bateko testigantza dirudite, finkoenen arteko sormen lanak, arte adierazi ezina, hitz jakinekin mundu osoa marraztu, deitu, bizi dute".

Antonio Tovar, Gaceta Ilustrada, 1973ko maiatzaren 6a. (Itzulpen moldatua gazteleratik).

"Bere jarrerarekin, inguratzen duen munduari errespetu erostezina zion: gaur egungo Espainia. Espainia hori, irakurlearen aurrean eleberrietan eta ipuinetan azaltzen da bene-benetan den gisara, eta emozio gaitasun izugarriz, beste edozein dokumenturen gainetik".

Rafael Conte. Informaciones, 1968ko abuztuaren 29a. (Itzulpen moldatua gazteleratik).

"Aldecoak literatura espainiarrera dakarren berrikuntza zera da, egunerokotasunaren barruan salbuespena bilatzea, itxuraz arrunta dirudienaren barruan epikoa bilatzea, krisialdi latza, berehalakoena zaion gizartean gizonaren betiko balioak".

Hipólito Esteban Soler. (Doktoretza tesia, 116. or.). (Itzulpen moldatua gazteleratik).

"Garaiko idazleen artean (gerraostea) Aldecoa izan da prosista handia, hizkuntza erritmoan instalatu zuena, itxuraz esfortzu txikiena eginda... Ipuin horietako batekin nahikoa da prosa espainiarraren eta literatura irudimenaren antologian Ignacio Aldecoak orrialde bat izateko, emaitza gorenenarekin".

Dionisio Ridruejo, Destino, 1973ko apirila. (Itzulpen moldatua gazteleratik).

"Ipuinek gerraoste zikineko jende xumearen eta umilaren arazoak jorratzen dituzte, eta ulermen sakon eta gizatiarrarekin giro desberdinetako eguneroko arazoak islatzen dituzte. Lengoaia zehaztasungatik bereizten da, zorroztasunagatik, edertasunagatik eta adierazkortasunagatik; istorioak bukatzean gustu poetikoa uzten du, samurra, eta aldi berean, mingarria. Istorio kontatzaile honen obra (izugarri miresten zuen R. L. Stevenson bezala) modu goiztiarrean eten zen, baina edozein irakurlek antzemango du istorioetan samurtasun, itxaropen eta elkartasun mezua utzi zigula".

Miguel Diez R. Antología de cuentos e historias mínimas, (Espasa Calpe, 2002). (Itzulpen moldatua gazteleratik).

MBL