Arkitektoak

Aguinaga Azqueta, Eugenio Maria (1977ko bertsioa)

Arkitekto arrazionalista. Donostia, 1910ko urriak 25; Bilbo, 2002ko uztailak 12.

Eugenio Aguinagak (Jose Manuel Aizpurua arkitektoaren lehengusua) Madrileko Arkitekturako Goi-eskolan egin zituen arkitektura-ikasketak. 1934an lortu zuen graduazioa.

1935ean Donostiako Sollube etxea proiektatu zuen, 1935-1936 bitartean eraiki zena.

1936-1939 bitarteko gerra zibilaren ostean, Bizkaiko probintziako arkitektorako oposizioak irabazi zituen eta lan horretan aritu zen 1939-1953 bitartean. Bilbora mugitu zen eta bertan bizi izan zen hil artean.

1957an Estatu Batuetara bidaiatu zuen eta Richard Neutra, Mies Van Der Rohe eta Frank Lloyd Wright ezagutu zituen.

Aguinagaren ekoizpen artistiko gehiena familia bakarreko etxebizitzen eta eskala txikiko etxebizitza-blokeen eraikuntzan batzen da. Hala, Neguri eta Algortako (Getxo) zonaldean hainbat hotel partikular diseinatu zituen. Estatu Batuetara egindako bidaiaren ostean La Galea Golf Kluba eraiki zuen Getxon (1963).

Hainbat artikulu argitaratu zituen aldizkari teknikoetan, esate baterako, Vitrum, Gran Madrid, Nueva Forma, Arquitectura y Arte y Hogar aldizkarietan.

San Fernandoko Arte Ederretako akademiko izan zen eta Meritu Zibilaren Gomendioa eman zitzaion Bizkaiko Foru Aldundiaren alde egindako lanengatik. Pedro de Asua Saria jaso zuen (1965) Neguriko Golf Txaleta obrarengatik eta 2000. urtean Arkitekturako Munibe Saria eskuratu zuen, bere obra osoa aintzat hartuta.

  • Bonet, Juan Manuel: Diccionario de las vanguardias en España. 1907-1936, Alianza Editorial, 1995.
  • Círculo de Amigos de la Historia: Diccionario biográfico español contemporáneo, Madrid, 1970, t. I.
  • Fernández Per, Aurora [Et. Al.]: Eugenio Aguinaga Premio Munibe 2000 saria arkitektura, Vitoria-Gasteiz: País Vasco, Servicio Central de Publicaciones=Eukal Herria. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2002.
  • López Sainz, Celia: Primer quién es quién en Vizcaya. Diccionario de vizcainos, naturales o adoptivos, de destacada proyección pública en las distintas actividades y profesiones, Ed. La G. E. Vasca, Bilbao, 1975.
  • VV.AA.: Arte y artistas vascos en los años 60, K.M.K., San Sebastián, 1995.