Kontzeptua

Marquitos

Zalduondoko inauterietako pertsonai nagusia da.

Ospakizun hau 1975 ezkero, frankismo ondoren errekuperatu izan ondoren, Inauterietako igandean izaten da.

Bertan pertsonai ezberdin asko azaltzen dira: predikaria, amona zaharra, ardiak, porreroak, hartza eta bezatzailea, eta errauskina.

Marquitos bandolero bat da, urtean zehar gertatu diren ezbeharren egile eta arduraduna.

Inauterietan bere harrapaketa eta epaiketa antzezten dira. Goizez herrian zehar egiten den kalejira baten bitartez Marquitos harrapatua izan dela adierazten da eta arratsaldez epaitua izango dela jakinarazten zaie herritarrei.

Arratsaldez, beste kalejira baten bitartez, frontoira joatera gonbidatzen da, non Marquitos epaituta izango den.

Epaiketa jendearen aurrean egiten da eta protagonista nagusia predikaria da. Honek, bere sermoia irakurtzen du non urtean zehar Marquitosek herriaren interesen aurka egin dituen gaiztakerien berri ematen den.

Marquitos, epaituta eta heriotza zigorra jasota ( orain arte ez du sekula indulturik lortu), erretzen dute. Beste errito askotan bezala su honek, Marquitos erretzen duenak, garbitzailearen papera jokatzen du eta berarekin herriko jendearen artean dauden gatazkak, katarsisen bitartez, Marquitos eta suarekin desagertzen dira, herriko jendearen arteko erlazioak egoera idiliko batera itzuliaz.

Berez, festa edo ospakizun zibila da, eta "sermoi" eta "predikari" hitzak "akusazioa" eta "fiskala"n ordez erabiltzeak, Eliza eta erlijio katolikoak nekazal gizartean eduki duen eragina adierazten du.

Garai bateko sermoi edo diskurtsoetan herrian edo inguruan izaten ziren ezbeharren berri ematen zen, gaur egun ordea, globalizazioa dela eta, munduan zehar gertatzen direnak jasotzen dituzte.

  • APAOLAZA BERAZA, Jose Miguel. "Zalduondo. Proceso de formación de una identidad" Kobie nº2, pp.. 151-178.Bizkaiko Foru Aldundia, 1985/87.
  • ARRATIBEL Y RUIZ DE ALEGRÍA, Blas. El Carnaval en Zalduondo.Asociación Cultural de Zalduondo. 1986.