Kontalariak

Aldecoa Isasi, Ignacio

Idazlea. Gasteizen jaio zen (Araba), 1925eko uztailaren 24an. Madrilen hil zen 1969ko azaroaren 15ean.

XX. mendeko gaztelaniazko narratzaile nagusietako bat izan zen, eta joera neorrealista eta kritika sozialaren ordezkaria. Aldecoaren literatura sozialak lirismotik existentzialismorako bidea egiten du, eta eguneroko istorioetako protagonistei, jendeari, elkartasun izugarriz erreparatzen die. Heriotza goiz etorri zitzaion, 44 urte zituela; hirurogeita hemeretzi ipuin utzi zituen, bi olerki liburu eta dozena erdi eleberri labur.

Gurasoak burgesak ziren, eta Marianisten ikastetxean ikasi zuen. Nerabezarotik izan zen bihurria, 12 urte zituela mezara joateari ere utzi zion, eta agnostikotzat jo zuen bere burua. Familiarekin zituen harremanak afektu handikoak izaten ziren batzuetan, eta beste batzuetan, aldiz, errietaz beteak, ikasketetako hutsegiteengatik. Irakurle eta kirolari handia izan zen, taxidermia eta ehiza esperimentu zalea. Garai horretan euskal pintoreen beste talde bat ezagutu zuen, aitaren eta Adrian osabaren hizketaldian biltzen zirenak: Gustavo de Maeztu, Diaz Olano, Echevarria,... Izan ere, familian, Aldecoaren aitak zein aitonak pintura ikasi zuten Parisen eta Bruselan, eta Arabako hiriburuan pintura eta zaharberritze negozioa zuten. Hala ere, Ignaciok hasieratik jo zuen literaturarantz.

17 urte zituela, batxilergoa bukatu ondoren Salamancara joan zen, unibertsitatean ikasteko. Filosofia eta Letretan matrikulatu zen, baina ez zen fakultatera joaten. Unibertsitatetik kanpoko lagunak zituen, mundu akademikotik kanpokoak, gerora kontakizun ugari inspiratu zituztenak. Antonio Tovarrek, orduko irakasleak, horrela gogoratzen du:

"Aldecoa jauna ez zen gazte luzanga, ile luzeko bihurria, gaztetatik argia eta begi beltz sarkorrak zituenak; horren ordez, "f" bat zen, zerrendan egunero bere izenaren alboan jartzen nuena "falta" hitzaren lehen hizkia. Hiri txikian bagenekien Aldecoak ez zuela zaharren jakintzarekin aberasteko bidea hartuko. Ikasle bohemiar hori hasten ari zen, agian, Maese Zaragosi y Aldecoa su huesped lanean hain ongi azaldu zuena; garaiko bizitza pobrean, askotan miserablean barneratu zen, nik uste, eta inguratzen gaituen gizateria benetan zer den ikasi zuen, jende txiroaren epopeia, bertatik bertara eta ez liburuetan."

(Itzulpen moldatua gazteleratik).

1945ean Ignacio Aldecoa Madrilera joan zen bizitzera. Salamancan bezala, unibertsitatean matrikulatu zen, baina ez zen joan. Berak bezala, La hora eta Alcala unibertsitate aldizkarietan idazten hasi zen gazte talde bat ezagutu zuen; 50eko hamarkadako belaunaldikoak ziren, edo Gerra Zibila zortzi edo hamar urterekin eta nerabezaroa gerraren eraginpean (kasu honetan II. Mundu Gerra) bizi zuten belaunaldia ziren, eta hortaz "gerrako umeak" ere deitu zituzten. Besteak beste, han zeuden Carmen Martin Gaite, Rafael Sanchez-Ferlosio, Josefina Rodriguez eta Ana Mª Matute (orduan ez zen Madrilen bizi) edo Jose Manuel Caballero Bonald, eta lagun egin ziren. Café Gijón-en biltzen ziren Juan Benetekin eta Luis Martin Santosekin. Julio de la Rosak hala idatzi zuen:

"Mende erdiko belaunaldi horretako gizonek irekitzeko asmo argia dute, barne askatasun izugarria dute, bide berriak aztertzerantz doan bidea."

(Itzulpen moldatua gazteleratik).

1952an Josefina Rodriguezekin ezkondu zen, eta 1954an alaba bakarra izango zena jaio zen, izenez Susana. 1958an New Yorkera joan ziren, eta negua han eman zuten. Munduko hiriburua eta herrialdea oso erakargarriak iruditzen zitzaizkien. Eivissan eta Kanarietan ere bolada luzeak igaro zituzten. Ignaciok itsasoa maite zuen, eta horrek uharteetara eramaten zuen, baina itsasoko abentura guztiek maitemintzen zuten, eta hilabete batez itsas sakoneko arrantzaleekin nabigatu zuen, itsasoko bizitzari buruzko eleberri-erreportajea idazteko eta miseria eta bakardadez betetako existentziari duintasuna emateko. Gran Sol eleberriak 1958ko Kritika Saria lortu zuen. Aldecoari indarkeria kirolak eta kirol tragikoak izugarri gustatzen zitzaizkion, esate baterako boxeoa eta zezenketak, heriotzarekin obsesionatuta baitzegoen. Haren ustetan, bizitzak arrisku zentzua zuen eta bizia erre nahi zuen, bukatu, agian laburra izatearen zoritxarreko sentimenduarekin; bere kasuan, muturrera eramate hori bete egin zen, lasterketa batean hil baitzen. Agnostizismoak existentziaren zentzu materialista indartu zuen.

Politikari dagokionez ezkerrekoa zen, sozialismo aurreratuen ideiekin bat egiten zuen, baina zentzu kritiko finaren ondorioz, ez zen alderdi klandestino batean ere afiliatu, soilik literaturarenean. Idazlea izatea bizitzari aurre egiteko jarrera zela esan ohi zuen, eta idatzitako lanetan klase baztertuen eta desjabetuengatik kezkatu zen; lanbideei buruzko kontakizunen seriea oso ezaguna izan zen.

  • 1947: Todavía la vida. Argos tailer grafikoak, Madril. (Poesia)
  • 1949: El libro de las algas. Gredos. Madril. (Poesia)
  • 1954: El fulgor y la sangre. Planeta. Bartzelona. (Eleberria).
  • 1955: Espera de tercera clase. Puerta del Sol edizioak. Madril. (Kontakizunak). / Vísperas del silencio. Taurus. Madril. (Kontakizunak).
  • 1956: Con el viento solano. Planeta. Bartzelona. (Eleberria).
  • 1957: Gran Sol. Noguer. Bartzelona.
  • 1959: El corazón y otros frutos amargos. Arión. Madril. (Kontakizunak).
  • 1961: Caballo de pica. Taurus. Madril. (Kontakizunak). / Arqueología. Rocas edizioak. Bartzelona. (Kontakizunak). / Cuaderno de godo. Arión. Madril. (Bidaia liburua).
  • 1962: Neutral Corner. Lumen. Bartzelona. (Kontakizunak). / El país vasco. Noguer. Bartzelona. (Bidaia liburua).
  • 1963: Pájaros y espantapájaros. Bullón. Madril.
  • 1965: Los pájaros de Baden-Baden. Cid. Madril. (Kontakizunak).
  • 1967: Parte de una historia. Noguer. Bartzelona. (Eleberria).
  • 1968: Santa Olaja de Acero y otras historias. Alianza. Madril. (Kontakizunak).
  • 1970: La tierra de nadie y otros relatos. Salvat RTV. Bartzelona. (Kontakizunak).
  • 1973: Cuentos Completos, I eta II, Alianza. Madril. (Kontakizunak).
  • 1976: Cuentos. Magisterio Español. Madril. (Kontakizunak).
  • 1995: Cuentos completos, 79 ipuinen edizio kronologikoa, hamaika argitaratu gabeak, Josefina Rodriguezen hitzaurrea (Josefina Aldecoa), emaztea, Alfaguara, 1995.

MBL

"Ipuin hauek harribitxian landuta daude, guztiak batera garai bateko testigantza dirudite, finkoenen arteko sormen lanak, arte adierazi ezina, hitz jakinekin mundu osoa marraztu, deitu, bizi dute".

Antonio Tovar, Gaceta Ilustrada, 1973ko maiatzaren 6a. (Itzulpen moldatua gazteleratik).

"Bere jarrerarekin, inguratzen duen munduari errespetu erostezina zion: gaur egungo Espainia. Espainia hori, irakurlearen aurrean eleberrietan eta ipuinetan azaltzen da bene-benetan den gisara, eta emozio gaitasun izugarriz, beste edozein dokumenturen gainetik".

Rafael Conte. Informaciones, 1968ko abuztuaren 29a. (Itzulpen moldatua gazteleratik).

"Aldecoak literatura espainiarrera dakarren berrikuntza zera da, egunerokotasunaren barruan salbuespena bilatzea, itxuraz arrunta dirudienaren barruan epikoa bilatzea, krisialdi latza, berehalakoena zaion gizartean gizonaren betiko balioak".

Hipólito Esteban Soler. (Doktoretza tesia, 116. or.). (Itzulpen moldatua gazteleratik).

"Garaiko idazleen artean (gerraostea) Aldecoa izan da prosista handia, hizkuntza erritmoan instalatu zuena, itxuraz esfortzu txikiena eginda... Ipuin horietako batekin nahikoa da prosa espainiarraren eta literatura irudimenaren antologian Ignacio Aldecoak orrialde bat izateko, emaitza gorenenarekin".

Dionisio Ridruejo, Destino, 1973ko apirila. (Itzulpen moldatua gazteleratik).

"Ipuinek gerraoste zikineko jende xumearen eta umilaren arazoak jorratzen dituzte, eta ulermen sakon eta gizatiarrarekin giro desberdinetako eguneroko arazoak islatzen dituzte. Lengoaia zehaztasungatik bereizten da, zorroztasunagatik, edertasunagatik eta adierazkortasunagatik; istorioak bukatzean gustu poetikoa uzten du, samurra, eta aldi berean, mingarria. Istorio kontatzaile honen obra (izugarri miresten zuen R. L. Stevenson bezala) modu goiztiarrean eten zen, baina edozein irakurlek antzemango du istorioetan samurtasun, itxaropen eta elkartasun mezua utzi zigula".

Miguel Diez R. Antología de cuentos e historias mínimas, (Espasa Calpe, 2002). (Itzulpen moldatua gazteleratik).

MBL

"(...)Era la hora del cierre de los comercios. Pulcros horteras de los almacenes de "Tejidos y Novedades" pasaban el apuro social de echar las trampas; los mancebos de la montaña, recriados en los mostradores de los ultramarinos y en el recadeo por las casas de la clientela burguesa, ensayaban con orgullo sus desmedidas fuerzas bajando de golpe y porrazo los cierres metálicos; los comerciantes de menor cuantía hacían breve guardia con el palo del cierre como alabarda a las puertas de sus establecimientos, intercambiando saludos, charlando de pasada con los transeúntes conocidos; los boticarios contemplaban desdeñosamente la última actividad laboral del día de sus conciudadanos, significando que eran hombres de carrera y que cerraban a las ocho y media porque los horarios del comercio nada tenían que ver con su facultativa dedicación.

Excepción hecha de los dueños de unos pocos grandes almacenes, los comerciantes parecían tomar precauciones a la hora del cierre contra la revolución anarquista, la cuartelada incruenta, bizarra y ruidosa -el ancestral miedo a la bala perdida-, el borracho rompelunas hostil al orden y al Ayuntamiento y las consecuencias de la mala vida -de siete a once de la noche- amparada por la nocturnidad y soliviantada por el vino tinto. Los grandes almacenes eran un alarde de luz y de viciosos escaparates (...)"

"El silbo de la lechuza". Cuentos Completos II. Alianza, 1973.

MBL

  • ABBOT, James H. Review of Santa Olaja de Acero. Books Abroad, XLIII. 1969.
  • ROBLEDO, Carlos Arce. Ignacio Aldecoa, Virtud y letras. Bogotá. 1958.
  • BUTLER, C.W. "Ignacio Aldecoa: Santa Olaja de Acero". Hispania, 52. 1969.
  • GRACIA PAVÓN, Francisco. Ignacio Aldecoa, novelista, cuentista. XII. Aurkibidea, 146. 1961.
  • GARCÍA VIÑÓ, Manuel. Ignacio Aldecoa. Madril: Epesa, 1972.
  • GOICOECHEA, Mª Jesús. "Bibliografía crítica de Ignacio Aldecoa". Boletín Sancho el Sabio. Gasteiz. 1973.
  • GONZÁLEZ LÓPEZ, Emilio. "Las novelas de Ignacio Aldecoa". Revista Hispánica Moderna. XXVI, 1960.
  • MARCO, Joaquín. "Ignacio Aldecoa y la novela ambiente". Ejercicios literarios. Bartzelona: Taber, 1969.
  • MARTÍNEZ DE LA ROSA, Julio. Notas para un estudio sobre Ignacio Aldecoa. Cuadernos Hispanoamericanos. Madril, 1970.
  • RODRÍGUEZ ALMODÓVAR, Antonio. Notas sobre estructuralismo y novela. Teoría y práctica en torno a Gran Sol. Sevillako Unibertsitatea, 1973.
  • RODRÍGUEZ DE ALDECOA, Josefina. Notas biográficas y El escritor sus opiniones y la crítica en Cuentos Ignacio Aldecoa. Cátedra, 1981.
  • SENABRE, Ricardo. La obra narrativa de Ignacio Aldecoa. Madril; Palma: Papeles de Son Armadans, 1970.
  • República de las letras aldizkariaren monografikoa. Idazleen Elkargo-Elkartea, 2004.

MBL

  • El pequeño río Manzanares, Carlos Saura (1956, argumentua), film laburra.
  • Gayarre, Domingo Viladomat (1958, argumentua eta gidoia).
  • Young Sánchez, Mario Camus (1963, argumentua eta gidoia).
  • Con el viento solano, Mario Camus (1965, argumentua).
  • Recuerdo de Ignacio Aldecoa, 1925-69 (1969, pertsonaiari buruzkoa), dokumental laburra.
  • Los pájaros de Baden-Baden, Mario Camus (1975, argumentua).
  • Quiero dormir en paz, Emma Cohen (1976, argumentua).
  • Gran Sol, Ferran Llagostera (1987, argumentua).
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas). Donostia: Euskadiko Filmategia, 1999.

Gainera:

  • LÓPEZ ECHEVARRIETA, Alberto. Vascos en el cine. Bilbao: Mensajero, 1988.
  • UNSAIN, José María. El cine y los vascos. Donostia: Eusko Ikaskuntza; Euskadiko Filmategia, 1985.
  • Nuestro Cine (aldizkaria). Madril.

CIS