Herri-medikuntzak honako erremedio hauek proposatzen ditu min hori kentzeko:
- Gatza eta ozpina urtu arte nahastu hotzean eta gero mihise bat busti eta bekokian ezarri.
- Olio, baratxuri, berbena txikitu eta arrautza zuringoarekin egindako enplastua bekokian jarri.
- Esne hotzetan zapi bat busti eta bekokian jarri.
- San Joan goizeko belarrak enplastuetan jarri.
- Zenbait ermitatara eramateko joera ere bazegoen, besteak beste, Ondarroako Antiguara, Aralarko San Migelera, edo Munibeko (Markina) San Martinera.
- Suge-azala bekokian jarri.
