Lexikoa

buruko min

Herri-medikuntzak honako erremedio hauek proposatzen ditu min hori kentzeko:

  1. Gatza eta ozpina urtu arte nahastu hotzean eta gero mihise bat busti eta bekokian ezarri.
  2. Olio, baratxuri, berbena txikitu eta arrautza zuringoarekin egindako enplastua bekokian jarri.
  3. Esne hotzetan zapi bat busti eta bekokian jarri.
  4. San Joan goizeko belarrak enplastuetan jarri.
  5. Zenbait ermitatara eramateko joera ere bazegoen, besteak beste, Ondarroako Antiguara, Aralarko San Migelera, edo Munibeko (Markina) San Martinera.
  6. Suge-azala bekokian jarri.