Écoles

Azitain eta Isasi, bi zentro lasaliatar herri berean. Eibar

1958-2006

Lehenengo garaian ikusi genuen bezala, Eibar ez zen herri ezezagun bat Kristau Eskoletako Anaientzat, 1914ra arte Eibarren bizi eta lan egin zutelako. Izan ere, 1958an herrira bueltatu ziren Irakaskuntzako Proposatzaile Elkarteari esker (IPE). Elkarte hau gabe ezin da ulertu Azitain eskola ezta Isasi eskola ere, zein 1970ean La Salleko zentro bihurtu zen.

Eibarren, Jesusen Bihotza, Anaien ikastetxe bat zegoen, baina honek eibartar familien helburuak ez zituen betetzen lehenengo batxilergoaren lehenengo lau kurtsoak besterik ez zituztelako egiten eta, dirudienez, herriak Ertaineko eta Lanbideko Irakaskuntza guztiak behar zituelako. Lehenengo momentutik interes asko egon ziren, Anaiekin zerikusirik gabekoak. Hauek irakaskuntza zehatz batzuk ez irakasteko. Jarrera hura herriko batzuek defendatu zuten eta Bigarren Irakaskuntza eta Eskola Politekniko sortzen saiatu ziren.

Anaiek egoera ezagutzen zuten, baina beraien zereginekin jarraitu zituzten, eta beste proposamenak alde batera utzita geratzen ziren bitartean, La Salle ikastetxeak bere ibilbidea jarraitzen zuen. Hori dela eta, 1970etik La Sallek bi zentro izan zituen Eibarren: Azitain eta Isasi eta haiei esker onarpenak lortu zituen, hain zuzen ere, Lehenengo Hezkuntzako Sekzioan, Oinarrizko eta Goi Batxilergoetan eta Lanbideko Oinarrizko Batxilergoan. 1970etik eta ikasketen berrantolaketa baten ondoren Isasi zentroari "Goiko La Salle" deitzen hasi ziren eta Azitaini "Beheko La Salle".

Garai hartan Azitain eta Isasi zentroek hezkuntzaren sistemaren erreforma onartu eta moldatu behar zuten. Horrela, 70. hamarkadatik Azitain ikastetxean Bigarren Irakaskuntza, Batxilergoa eta COU ikasten ziren eta Isasin Lehenengo Hezkuntza. LOGSE legea indarrean jarri zutenean, 1990ean, hain zuzen ere, bi zentroak berriro moldatu ziren, baina beraien ezaugarriak mantendu zituzten, alegia, bakoitzak bere ikasketa mailak mantendu zituen. Horri esker, Eibarreko La Sallek eskaintza eskolar osoa izan zuen eta matrikulatzeko garaian arrakasta lortu zuen, nahiz eta hasieran istiluren bat izan Lanbide Batxilergoa sartzeagatik.

Irakasleriari dagokionez, Eibarren Komunitatea mantendu eta bultzatu zuten, eta horrek koherentzia handi bat eman zien Anaiei eta irakasle sekularrei.

La Salleko Eibarrera itzuliak bi arrazoi izan zituen eta biak Kongregazioren zerikusirik gabekoak. Lehenengoa Jesusen Bihotza Anaiei dagokie, hau da, haiek ezin zuten Irakaskuntzako Proposatzaile Elkartearen proposamenari aurre egin, alegia, Merkataritza eta Goi Batxilergoa ezin zuten eman. Bigarren kontua administratiboa izan zen, hau da, Elkarte honek nortasun juridikoa berreskuratu zuen, zeinek 1941etik 1956ra arte galduta zuen. Momentu hartatik Gasteizeko Gotzaineko Batzorde batera joango zen eta. Ondorioz, proiektu berri batzuk berriro berreskuratu zituzten.

Beraz, Anaiek aipatzen zuten bezala, ikastetxe berri honen berreraikitzea haiek egin zuten eta 1958ko "Historikoak" islatzen zuen bezala:

"Eibarrek horrelako zentro behar zuen, zeinek irakaskuntza guztiek jaso zituen, hau da, Ertainekoak eta Lanbidekoak, herriak garrantzitsua zelako eta Jesusen Bihotza Anaiek ezin zituztelako eibartar familien beharrak betetzen, Oinarrizko Batxilergoaren lehenengo kurtsoak ematen zituztelako".

Ikusten dugun bezala, Anaiak gertakizun historiko bat sortzen ari ziren, hau da, Anaiek Batxilergoa irakaskuntza ematen zuten, baina kasu honetan Lehenengo Hezkuntza alde batera utzi zuten, egoera berezi bat zen eta. Dakigunez, La Salleko Anaiek Gipuzkoako zentro gehienetan Lehenengo Hezkuntza ematen zuten, maila hau asko gustatzen zitzaielako. Beraz, irakaskuntza hauek hamar urteetako haurrei zuzenduta izango zen, alegia, Oinarrizko Batxilergoa hasten zenean eta, ondorioz, Lehenengo Hezkuntza, derrigorrez, beste zentro batzuetan egin behar zuten.

Ikastetxe berriak izen propio bat izan zuen: "Nuestra Señora de Azitain La Salle" eta bere ibilbidea 1958/59 ikasturtean hasi zen. Ikusten dugun bezala, izenak bi zati zituen: "Nuestra Señora de Azitain" Eibarren Azitainen auzoan zegoelako eta "La Salle" Kristau Eskoletako sortzailearen izenean. Baina Irakaskuntzako Proposatzaile Elkarteak ez zuen Anaiengana kasualitatez jo, elkarte honen parte hartzaile batek Donostiako La Salle eskolan semea ikasten zuelako. Mutil hau barneko ikasle bat zen eta bere aitak ahalegin guztiak egin zituen Eibarren beste fundazio bat sortzeko. Hori dela eta, Gorrotxategi jaunak, zeinek batzordean parte hartzen zuen, Epifanio Anaiarekin, zuzendariordearekin, hitz egin zuen eta, aipatu dugun bezala, Eibarren eskola berri bat sortzen saiatu zen.

Irakaskuntzako Proposatzaile Elkartearen eta Anaia Ikuskatzailearen (Bisitariaren) arteko elkarrizketak ugaritu ziren. Horrela, Elkarteko presidentearekin eta idazkariarekin izan ziren, baina baita Apaiz - Parrokoarekin ere. Elkarrizketa haietatik akordio batzuk atera ziren, alegia, proiektua eta konpromisoa Elkarteak onartu zituen eta behin behineko eraikin bat emango zieten Anaiei ikastetxe berria egiten zuten bitartean. Anaiek ere parte hartu zuten proiektuan eta Anaia Ikuskatzaileak proiektuaren jarraipena Javier Faustino Anaiari erantzukizuna utzi zion, beste eskarmentu batzuk ezagutzen zituelako. Harremanak zabaltzen joan ziren eta Javier Faustino Anaiak proiektua herriko enpresariei erakutsi zien, zeintzuk laguntza ekonomikoa eskaini zioten. Ondorioz, 1958ko udan agente sustatzaile guztiak prest zeuden Elkartearen proiektua aurrera eramateko.

Jauregi Palazioaren gaikuntzak baimendu zion Komunitateari eskola berriaren antolaketari. Komunitate hartan Javier Faustino Anaiak, zuzendariak, Epifanio Anaiak, zuzendariordeak, eta Esteban Jesús eta Sebastián Javier Anaiek parte hartu zuten, zeintzuk etxebizitza batera joan ziren kurtso hasiera hasi baino lehen, hau da, urriaren azken egunetan. Azaroaren hiruan ikasturtea hasi zen eta ikasleak puntu-puntuan iritsi ziren Plaza Nagusira autobusa hartzeko eta ikastetxera joateko, herriko plazatik bi kilometrotara zegoena. Ibilbidean zehar autobusak ikasle gehiago hartu zituen eta ikasleak eskolara iritsi zirenean mezara abiatu ziren proiektua betetzearen ideiarekin.

Behin-behineko lokal batzuetan ikasleen sailkapena egin zuten eta hiru gelatan banandu zituzten: "Prestatzeko kurtsoa" 7 - 8 urteko ikasleentzat, "Sarrera" sarrera proba ikasturtean zehar prestatzen zutenarentzat, hau da, 9 - 10 urte zeukatenentzat eta Batxilergo Lehenengo kurtsoa, "Sarrera" azterketa gainditu zutenentzat. Ikasturte hartan eskolan 130 ikaslek ikasi zuten. Gainera jangelak eta logelak martxan jarri zituzten mantenu - erdira erabiltzen zutenentzat. Hasieratik 42 ikaslek hartu zuten eredu hau. Lehenengo ikasturte honetan ikastetxe honen bi ezaugarri nabaritu ziren: Oinarrizko Batxilergoko lehenengo kurtsoa gauzatzeko adina ez zuten ikasleak onartzen zituzten, gazteagoak ziren eta ondorioz "Prestatzeko kurtsoaren" eta "Sarreraren" ikasketak egiten zituzten, edo beste erara esanda, Lehenengo hezkuntza egiten zuten baina, Batxilergoari zuzenduta. Bigarren ezaugarria, ikastetxea herritik urrutik zegoenez, ikasleak mantenu-erdira zeuden.

Ikastetxearen inaugurazioa 1958ko azaroaren 30ean izan zen eta Gobernadore Zibilak, Foru Aldundiko Presidenteak, Probintziako Anai Ikuskatzaileak, Klero Parrokiakoak, zeinek parrokoak Gotzainaren errepresentazioa zeukan, Udalako Alkateak eta bere zinegotzi guztiek, Bilboko eta Donostiako Anai Zuzendariek eta publiko askok parte hartu zuten. Lokalak apaiz-parrokoak bedeinkatu zituen eta APE-ren zuzendariak, Eusebio Zamacola jaunak, hitzaldi hunkigarri bat irakurri zuen zein Bizkaiko eta Gipuzkoako prentsan agertu zen. Ekitaldian Gobernadore Zibilak hitz egin zuen eta bere hitzaldia ere hunkigarria izan zen, hezitzaileen zeregina goraipatuz eta, hain zuzen ere, Anaien zereginak: "zeinekin topo egiten dut Gipuzkoan zehar joaten naizenean". Anaia Javier Faustinok ere parte hartu zuen eta honek ikastetxe berriaren helburuak aipatu zituen. Beste aldetik, Anaia Ikuskatzaileak interpretazio berri bat egiten zuen ikastetxe berriari buruz, hau da, Eibarreko ezaugarri sozialistak aipatzen zituen eta hauek ez ziren bere gustukoak. Dakigunez, Eibarrek industria asko izan du eta 1958ko txostenean Anai Ikuskatzaileak horrela aipatzen zuen: "industriako ekimen honek ideologia marxista sortzen zuen eta ideologia hau oso erraz garatzen zen, teknika hoberenak erabiliz". Horrexegatik, nahiz eta kezkatua izan, pozik zegoen, ikastetxeari etorkizun baikorra ikusten ziolako, alegia, zeregin honen bidez ideien eta ohituren zabalkuntza posible zen eta horrek Anaiari poza handia ematen zion.

Anaien zereginaren onarpena bi urte beranduago heldu zen eta Anai Ikuskatzaileak izan zen egin zuena. Une hartan Anaia Ikuskatzaileak "erlijioso talde on bat zirela eta eraginkorrak eta onbidezkoak zirela" aipatzen zuen. Goraipamenak eta alabantzak ez ziren puntualak 1961ean Anaia Ikuskatzaileak, berriro, Anaien lana goraipatzen zuelako "oso ondo lan egiten ari da, ardura handi batekin eta helburu zehatz batekin, ikastetxe berriaren ospea altxatzea. Gune honetan dena behar da marxisten eta fedegabedunen teoriei aurre egiteko". Ikastetxeari, nahiz eta "gune industrial eta sozialista izan" etorkizun baikor bat iragartzen zion eta kontu hartan Anaiek izugarrizko lana egin zuten emaitzek azaltzen zuten bezala. Ikusten dugunez, Anai Ikuskatzaileak ahal duen neurrian, beti Eibarreko sozialista iragana gogoratzen zuen, ezaugarri hau enigma kondenagarri bat balitz bezala. Ordea, harrigarriena zen Anaia Ikuskatzailearen kezka, noiz sozialismoaren ekimenak debekatuta zeudenean, baina, dirudienez, egoera honek ez zuen Anaia lasaitzen lelo hau berriro errepikatzen zuelako "ikastetxe honek apostoliko etorkizun bat dauka, leku on bat aukeratu duelako, hau da, gune industrial eta sozialista batean".

Gauzak horrela, Anaia Ikuskatzaileak Eibarreko gizartea elizaren aurka zegoela ulertzen zuen, baina errealitatea beste bat zen eta Komunitateko Anaiek langileen semeei gustura ematen zieten klase. Berriz, Euskal Herriak frankismoaren ondorioak ondo ezagutzen zituen eta Eibarreko gaztediak ere bai, beraz, ez da harritzekoa ikastetxearen ikasleek hartu zuten erabakia, hau da, hirurogeita hamargarren hamarkadatik egoera politika pil-pilean zegoen eta ikasleek mobilizazio guztietan parte hartu zuten.

Hori dela eta, 80. hamarkadan ikastetxeak lehenengo greba orokorra pairatu zuen, hain zuzen ere 1984ean, noiz alderdi politikoek deialdi bat egin zuten. Bi urte beranduago egoera hau errepikatzen zen eta, nahiz eta ikastetxeak ondorio larriak ez jasan, istilu txikiren bat izan zen. Greba egunetan ikastetxea irekia zegoen ikasle batzuek beti klasera joan nahi zutelako, baina 1988an, ikasle eta irakasle batzuen grebak min handia egin zion eskolari. Orokorrean Azitaingo irakasleek ez zuten greba egin, baina beste irakasleak beste ikastetxeetatik etorrita hiru ordu elkartuak izan ziren gure ikastetxean "txistu kontzertu disonante bat eskainiz".

Ordea, kontu hauek alde batera utzita, 1972ko irailean Komunitate erlijiosoa ezarri zuten eta Jesús Álvarez zuzendari izendatu zuten. Zuzendari ordea Anaia Eusebio Iñigo izan zen eta bien artean hartu zuten lana ez zen lan makala izan, alegia, "Historikoak" aipatzen duen bezala, La Salle Azitainek bederatzi Anai eta hamalau sekularrak zituen, La Salle Isasi bi Anai eta hamabi sekularrak eta Berrizko (Bizkaia) eskolan bi Anai eta beste hamalau irakasle batzuek lan egiten zuten, azken eskola hau estatuarena zen arren. Eskola honen ezaugarriak desberdinak zirenez, bi Anai hauek egunero joaten eta etortzen ziren Eibarreko Komunitatera.

Herri honetan Anaien ibilbidea Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkarteari lotuta dago. Harreman hau 1958an hasi zen bere presidenteak aipatu zuen bezala 50. urtebetetzean. Elkartearen helburua argi zegoen "gurasoek eskatzen duten irakaskuntza ikastetxean eman behar da eta horretarako ikastetxeak baliabide guztiak jarri beharko ditu", beti ikuspuntu batetik "instrukzio eta hezkuntza bat balore moral eta kristauan oinarrituta".

Dirudienez, elkarte honen presentzia 1922an hasi zen, beste izen batekin, Eibarren Elkarte Patronala eta bere jatorria "San José" ikastetxean zegoen. Dakigunez, "San José" ikastetxea 1914ra arte Eibarren izan zen, baina une hartan herria utzi behar izan zuten eta kudeaketak beste ikastetxe bat lortzeko hasi ziren. Eskaria kongregazio erlijiosoei zuzenduta izan zen, hau da, Marianistasekin, Maristasekin, Dominicosekin eta La Sallerekin hitz egin zuten, baina alferrik. Azken momentuan "Corazonistasek" ikastetxea hartu zuten eta 1970ra arte izan zuten. Lehenengo urteetan ikastetxea "Inmaculada de Arrate" izendatu zuten eta 1924ean batzorde bat sortu zuten kudeaketa administratiboa eta ekonomikoa eramateko. 1931n batzordea bertan behera utzi zuten eta Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkartea sortu zuten, "Corazonistasekin" kontratua indargabetzen, nahiz eta Anaia hauek ikastetxea beste izen batekin, "Grupo Escolar José Antonio Guisasola" izenarekin, hain zuzen ere, bere kabuz eraman. 1936an Elkartearen eta Jesusen Bihotz Anaien artean beste kontratu bat sinatu zuten eta horrela jarraitu zuten urte batzuetan. Baina 1941etik 1956ra Elkarteak nortasun juridikoa galdu zuen eta lehenengo arazoak sortu ziren, hau da, 1941eko urtarrilaren 25ean dekretu berri bat indarrean jarri zuten eta elkarteak ez zuen dekretu hura betetzen. Ondorioz, Elkartea Gasteizeko Gotzaindegiaren menpe geratu zen. Ordea, botere hau 1956ko irailaren 4an berreskuratu zuten eta berarekin batera proiektu berri batzuk sortu ziren, alegia, "Corazonistasek" ezin izango zituzten proiektu berri hauek aurrera eraman eta La Salleko Anaiek arduradun berriak bihurtuko ziren. Elkarrizketa egokien ondoren La Salleko Anaiek zeregin berriei ekin zieten.

Dirudienez, momentu hartatik aurrera dena ondo zihoan, baina lehenengo arazoak berehala sortu ziren: 1962an, ikastetxearen hasiera baino lau urte beranduago, Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkartean bi iritzi-korronte desberdinak agertzen ziren. Talde bati ikastetxea hartzen ari zituen erabakiak ez zitzaizkion batere gustatzen eta beste taldeari kontu ideologikoak. Laburbilduz, Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkarteak onarpen ofiziala lortzea nahi zuen eta horretarako ikastetxea institutuaren filiala bihurtu behar zen, baina hori Armategi-Eskolaren onuren aurka zegoen eta, egia esan, Armategi-Eskolak Eibarren pisu handia zeukan. Testuinguru hartan bilera batzuk egin zituzten eta haietako batean giro-etsaia izan zen. Ikastetxeak agiri bat bidali zuen Madrilera eta agiri horretan ikastetxea institutuaren filiala bihurtzea eskatzen zuen, baina alkateak, oso haserre, bileran parte hartu zuen eta bere jarrera Armategi-Eskolaren alde izan zen. Elkarteko kideak harrituta geratu ziren eta erabaki bat hartu zuten: momentuz ez zuten ezer egingo eta uda iritsi arte itxoingo zuten, udan "Generalísimo" Eibarrera joango zelako. Baina ez zen bisita hura gauzatu eta istiluak gero eta larriagoak izan ziren. Hori dela eta, 1962ko abenduaren 14ean Eibarreko prentsan iragarki bat agertu zen, hau da, Eibarren Bigarren Hezkuntzako Institutua bidean zegoen eta ikastetxeak ez zuen bere desioa beteko. Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkartea norabiderik gabe geratu zen baina ikastetxea berehala hasi zen, berreskuratzen eta harro jartzen:

"aurrera eta animoak galdu gabe. Aurre egin diegu eta horrexegatik holako zalaparta sortu dugu. Eta Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkarteari gomendio bat: bere zuzendariak ondo aukeratu behar dituzte, segurtasun osoa izan behar du haiengan eta publizitate gutxi egin behar dute".

Ordea eta esaten dutenez, kontu hau ez zen inoiz bukatzen eta 1963ko martxoaren 13an ikastetxearen onarpena Madriletik zetorren Lehenengo Hezkuntzan ofizialki funtzionatzeko. Bitartean, Eibarren Bigarren Hezkuntzaren Institutuaren sormenarekin jarraitzen zuten, baina ezin zuten ideia aurrera eraman lur - eremuak ez zituztelako. Herriko autoritate batzuk Madrilera joan ziren irtenbide baten bila baina alferrik, ez zuten behar edo nahi zutena aurkitu.

Anaien iritziz irakaskuntza erlijiosoaren aurka zuzenduta, eta nahita egindakoa izaten zen eta, dirudienez, beste herri batzuetara zabaltzen ari zen. "Agian, herriaren egonezinaren arrazoia gure zeregina izango da" esaten zuten Anaiek, "beraz, zelatatu eta prest izan behar gara etor daitekeenerako". "Ez gaude mendearen hasieran non idaztea eta zenbatzea nahikoa zen". "Kontzientzia guztiak suspertzen ari dira eta horretarako instrukzio on bat behar dugu eta ondo oinarritua". Esaldi hauetan ikus daitekeenez, autoritate eta Anaien arteko liskarrak bistan daude. Autoritateek Bigarren Hezkuntza Institutuan nahi zuten eta Anaiek, logikoki, beraien ikastetxean. Dudarik gabe kontu ideologikoak existitzen ziren, baina, baita Bigarren Hezkuntzako kontrola ere. Azkenean, Anaiek "borroka" irabazi zuten eta Madrilen, 1963ko abuztuan, "Ezagututako Zentroa" onartzen zuten. Horren ondorioz, Felipe Ruiz jaunak, Bigarren Hezkuntzako ikuskatzaileak bisita bat egiten zuen eta ordurako ikastetxeak Batxilergo sei mailak, oinarrizko bi gela eta sarrerako gela bazeuzkan.

1964ko urtarrilean Elkartearen zuzendaritza aldatu zuten eta Martiriane Larrañaga jauna presidente izendatu zuten. Presidente berriak helburu berriak ez zituenez, aurreko helburuak bete nahi zituen, ordea, arazo ekonomikoari aurre egin behar zion eta ez zekien nola egin. Gainera, ikastetxean sartzeko eskaerak gero eta gehiago ziren eta zurrumurruak Institutuari eta Eskola Politekniko berriari buruz hazten joan ziren. Suposa dezakegunez, presidentearen egonezina nabaria zen eta bilera batzuk antolatu zituen herriko batzorde batekin egoera argitzeko. Haietako bilera batetik Anaia Zuzendariak ondorio bat atera zuen: "ez zekiten zer zen Eskola Politekniko bat". Izapideak oso luzeak izan ziren eta inork ez zekien zer nahi zuten eskola berri honekin, baina miaketa batzuk egin ondoren beste ondorio bat atera zuten: Heziketa Azeleratutako Eskola bat izango zen. Bigarren Hezkuntzako Institutuarekin gauza bera gertatu zen, hau da, zarata handia sortzen zuten, baina gutxi lortzen zuten, batez ere, lur-eremuak lortzen ez zituztelako. Berriz, zurrumurruak ez ziren desagertzen eta Anaiek beste berri bat entzun zuten: "La Salle Ikastetxeak funtzionatu behar du eskola eta institutu bezala eta hori gurekin kontsultatu gabe", baina gauzek beraien ibilbidea jarraituko zuten eta ikasturtearen amaierako beste proiektu bat izango zuten.

Egia esan, Anaiek helburu berri bat zeukaten, hau da, ikastetxeak ikasketa teknikoak ezarri behar zituen eta horretarako Batxiler Laborala indarrean jarri zuten. Beraz, ikastetxeak bi Batxiler zituen eta egoera hura asko gustatu zitzaien Madrilgo agintariei. Informazio hau jasota, Anaiek buru - belarri jarri ziren dokumentazio osoa lortzeko eta Madrilera bidaltzeko lehenbailehen, ordea, izapideak berriro oso luzeak izan ziren eta azken momentuan Epifanio Gazpio Anaiak paper guztiak Madrilera eraman zituen. 1965ean ikastetxera diru - laguntza bat iritsi zen Irakaskuntza Laboraleko Zuzendaritza Nagusiak bidalitakoa. Ehun eta berrogeita zazpi pezeta, hain zuzen ere, eman zizkieten Batxiler Laborala bultzatzeko.

Honen ondorioz ikastetxeak bere heziketa-eskaintza zabaldu zuen, alegia, Oinarrizko hiru kurtso, Sarrera, Batxiler Laborala bi kurtso, Batxiler Orokorra sei kurtsoak eta Aurre-unibertsitarioa, hau da, Lehenengo Hezkuntzatik Aurre - unibertsitarioraino 681 ikasleekin. Desberdintasuna, horrela kontsideratzen badugu Batxiler Laboralean dago, hau Anaien apustu bat izan zelako Eskola Politeknikoaren aurka. Egoera hau ordea, ez zen bakarrik eskolarena, garai hartan borroka handia zegoelako Falange eta Mugimendu Nazionalaren eta Gobernuaren sektore katolikoaren artean, zeinek frankismoaren garaian beti boterea izan zuen Hezkuntza sisteman. Borroka honetatik Irakaskuntza Laborala Falangeren eskuetan geratu zen, beraz, arlo honetan Anaien proposamena ez zen oso egokia, are eta gehiago, tartean sartzea kontsideratzen zen, baina egia esan, Elizak berriro irabaziko zuen, 1966ko "Historikoak" aipatzen zuen bezala:

"arazo berri bat daukagu, Batxilergoaren irakaskuntzen batzea, Batxiler Laborala Irakaskuntzako Laboraleko Zuzendaritza Nagusitik Irakaskuntzako Ertaineko Zuzendaritza Nagusira pasatzeko ondorioa bezala. Aldaketa hauek egin ondoren Batxiler Laboralari zegokion diru - laguntza ez dute iraila arte emango, 175.000 pezeta, hain zuzen ere".

Izan ere, aldaketa honek ez zuen Batxiler Laboralarengan eraginik izan.

Garai hartan, beste istilu txiki bat sortu zen Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkartearen eta "Corazonistas" ikastetxearekin, zeinek Lehenengo hezkuntza Isasi eskolan menperatzen zuten. Kontratua berritzen ari zirenean "Batzordean une larri bat izan zen eta Eibar uzteko zorian izan ziren", baina Gotzainaren parte hartzeari esker arazoa konpondu zen eta Elkarteko zuzendariek Batzordean jarraitu zuten. Arazo txiki hauek behin betiko desagertu ziren 1970ean "Corazonistas" Anaiek Eibar behin betiko utzi zutenean, Elkarteko zuzendariek aprobetxatu zutena Isasi ikastetxea hartzeko eta La Salleko Anaiei emateko, zeintzuk Bilboko Barrutiko oniritzia zeukaten.

Momentu hartatik ez dauzkagu berririk Irakaskuntza Propultsatzaile Elkarteari buruz, izena aldatu zuelako eta harrezkero Gurasoen Elkartea izango zen. Honek bi zentroetan funtzionatzen zuen, Isasin eta Azitainen. Elkarte berri honek jarduera askotan parte hartu zuen, esate baterako, 1979an irakaskuntzaren askatasunaren aldeko kanpaina batean edo, urte batzuk beranduago, LODE indarrean jarri zuten ondoren, bi zentroetan Gurasoen Elkarteak sortuz. Hori dela eta, Anaiek Elkarteen lana onartu zuten "Gurasoen Elkarteak maitasun guztiarekin eta emanaldiarekin funtzionatzen du, ikastetxearen ibilbideari laguntzen". Hitz hauek Elkartearen zuzendariak berretsi zituen:

"Elkarte hau denboren araberako beti egon da, erakunde sendotua da, ibilbide luze batekin, gorabehera asko gainditu dituena eta sortzen diren aldaketak hezkuntzaren sisteman onartzen dituena, kalitate eta eraginkortasuneko sistema berrietara moldatu dena".

Nahiz eta 1970etik bi zentro izan, "Historikoetan" bi ikastetxeei buruz dihardute aldi berean, haien artean desberdintasunik egin gabe, hiru alderditan izan ezik: irakasleria, ikasleria eta hezitzaile - eskaintza. Zergatik gertatzen da hau? Ba, Anaiak Komunitate berean bizi zirelako eta, ondorioz, "Historiko" bat besterik ez zutelako idazten. Hori dela eta, 1970era arte "Historikoetan" agertzen den informazioa, Azitain eskolari dagokio.

Kudeaketa ekonomikoari buruz hitz egiten badugu, alderdi hau aurrekoa baino konplikatuagoa da eta informazio eskasa daukagu "Historikoetan", batez ere, Irakaskuntza Propultsatzaile Elkarteak alderdi hau kontrolatzen zuelako. Testuinguru honetan, kontratuen dokumentuak anitzak dira 1958an hasi zirelako eta haietan Bigarren Hezkuntzako eta Hastapen Profesionaleko sormena agertzen zelako.

Izan ere, Azitain Eskola hasi baino bi urte beranduago, Anaien lehenengo iruzkina kudeaketa ekonomikoari buruz "Historikoan" agertzen zen, "eraikin berri honek garatzen jarraitzen du baina gaur egungo egoera ekonomikoa geldiarazita eta zuzentzeko pertsonal erlijiosoaren berrikusteagatik". Baina berri onak berehala iritsi ziren, 1963an hain zuzen ere, Garapen Plan Ekonomikoa zentro pribatuentzat ezarri zutenean. Gertakizun hura oso atsegina izan zen Anaientzat, baina hauek ez zuten burua galdu eta ez zuten abentura zoro bat hasi egoera ekonomiko penagarria ezagutzen zutelako "oso kontserbadoreak gara, pobreak garelako. Zenbait milioi ematen dizkigun enpresaririk ez dago. Haurrekin edo haurrik gabe, berdin geratzen gara". Baina egoera hura ez zen oztopo izan Komunitateak eraikin berean gela Audiobisuala sor zezan.

Diru-laguntzei buruz, Batxiler Laborala eskaintzeak Ministeriotik diru iristea ekarri zuen, esate baterako 1965ean, eta ondorengo urteetan (147.000 pezeta jaso baitzituzten). Horrela, Anaiek beraien soldatak kobratzen jarraitu zuten, bakoitzak bere sailkapen akademikoaren arabera. Adibidez, 1971n Anaiek 118.000 pezeta kobratu zituzten, hamaika Anaien artean banatzeko. Kantitate hori hurrengo urtean, 1972an, igo zuten, 131.000 pezeta, eta horrela elkarren segidan. Hala ere, urte hartan, hain zuzen ere, gatazka bat sortu zen irakasleen artean soldatagatik, eta harremanak kutsatu ziren, baina "zorionez, dena bere onera itzuli zen". 1973an kantitatea 145.000 pezetakoa izan zen eta urte hartatik 1992ra arte, "Historikoek" egoera errepikatzen zela aipatzen ziguten. Ordea, 1992an, dirudienez, egoera orekatu hura, okertzen hasi zen eta Anaiek Komunitatearen defizita aipatu zuten, hamaika milioi hain zuzen, hau kronikoa zen eta inork ez zuen irtenbiderik aurkitu.

Ikusten dugunez, gertakizun hau ez zen puntuala izan, La Salleko ikastetxe gehienetan eskasia ekonomikoa oso arrunta zelako. Ordea, eta nahiz eta Anaiek egoera ekonomiko penagarria izan, beti prest zeuden konponketak eta hobekuntzak beraien eraikinetan egiteko, Eibarren egin zuten lehenengo unetik. Gauzak horrela, 1961ean, ikastetxe eibartarrak bost milioi pezeta jaso zituen eta diru horrekin hobekuntza batzuk egiten saiatu ziren, esaterako, kalefakzioa konpondu zuten, diru-laguntza hau jaso eta hamar urte baino beranduago egin zuten arren.

Lehenengo atalean dagoeneko aipatu dugu non zegoen Azitain ikastetxea, Eibarreko aldirietan eta haraino iristeko garraioak erabili behar zituzten. Gertakizun honek eta Eibarreko kokapenak, hau da, Bilbo eta Donostiaren artean, Azitainek bisitak jaso ez zuen arrazoiak izan ziren, baina honek ez du esan nahi bisitak existitu ez zirenik, bere jatorrietatik beste Komunitateetako Anaiak hurbildu baitziren. Hain zuzen, 1958an, Felipe Ruiz jauna, Irakaskuntza Ikuskatzailea, Azitaineraino joan zen eta hurrengo urtean Gobernadore Zibila izan zen bisitaria. Honek aukera aprobetxatu zuen Ministerioaren iritzia eramateko Batxiler Laborala Zuzendaritza Nagusiari, Azitain gaizki ikusita zegoelako, batez ere, Armagintza Eskolak. Gobernadore Zibilak Azitain ikastetxea defendatzen zuen eta horrela zioen:

"ideia nahasketa handi bat dago partikularrari buruz. Zaila da borrokatzea erakunde honen aurka, herrian oso sustraitua dagoelako. Ordea, izugarrizko zeregina egin behar da erakunde horretan egiten duenagatik eta egiten ez duenagatik, oso zuzena ez dena behintzat morala eta ikuspuntu ideologikotik".

Momentu hartan Gobernadore Zibila Ministerioaren ordezkaria zen eta iritzi honekin, Anaiek defendatzen zutena, berak ere defendatzen zuen. 1961eko "Historikoan" Anaiek argi uzten zuten beraien iritzia:

"Elizaren arerioen aurka lan egitea eta Elizaren printzipioak defendatzea ohore bat da guretzat. Guk apostolutza eta ekintza hezitzailearen alde gaude eta arreta handia jartzen dugu Erlijioa irakasten dugunean guri apostolutza eukaristikoa gustatzen zaigulako".

Gatazka hau 1964ean behin betiko seguru geratu zen, Batxiler Laboralak oniritzia lortu zuenean.

Ikusten dugun bezala, Anaien zereginak ez ziren errazak izan, baina haiek arazo horietaz ohartu ziren. Ordea, Anaia gazteen artean egonezina sortu zuten eta "ezegonkortasuna, izaeraren erreakzioak, baliabide pertsonalen eta errealen gabezia leku guztietara iristeko" Anaia gazteentzat arazo bihurtzen ziren. Laburbilduz, egonezina guzti hauei irtenbide bat emateko, Anaiek lehentasunak ezartzen zituzten eta ondorengoak dira: "Jauna beti kontuan izatea; Davidek borrokatu zuen bezala, "in nomine domine" borrokatzea; Bizitzaren Antolakuntza eta Zorroztasuna eta Munduaren Apartamendua garatzea".

Aipatu dugun bezala, Azitaingo Anaiek bisita gutxi zituzten bere kokapena txarra zela eta, baina La Salleko arduradunek bisitak egin zituzten, esate baterako, Lasaliana Federazio Espainiarren Presidentea eta Nazio Aholkularia 1981ean eta Orokor Aholkulariak 1978an, 1982an eta 1983an. Bisita hauek ez ziren bakarrak izan, 1992an Eusko Jaurlaritzatik ere joan baitziren. Kasu batzuetan harreman hauek estutu egin ziren eta bazkariak edo afariak antolatzen zituzten. Hauetan bi zentroetako irakasleek, Azitaingoak eta Isasikoak, parte hartzen zuten, Anaiak barne. Ekitaldi hauei lotuta Anaiek ere bere iritzia ematen zuten "nahiz eta eguneroko harremanak zailak bihurtzen dira, bilera hauek epe luzerako oso ondo datozkigu".

Azitain eta Isasiko "Historikoetan" oso gutxi aipatzen dute autoritate zibil eta elizako harremanei buruz, beraz, beste zentro batzuk ez bezala, hauek onak izango ziren. Izan ere, ezin da ahaztu 60. hamarkadaren hasieran gertatu zena, noiz Udalaren, Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkartearen eta Anaien artean izugarrizko gatazka sortu zuten Bigarren Hezkuntza eta Batxiler Laboralari buruz hitz egin zutenean. Hala ere, 1977an irizpideren bat irakur daiteke "zibil eta elizaren autoritatearekin harremanak txikiagotzen dira ezertara". Berriz, hogei urte beranduago irizpidea baikorra zen. "elizaren hierarkiarekin harremanak oso atseginak dira; are eta gehiago, Parrokoak eta Komunitatearenek elkarrekin bazkaldu zuten eta bazkalondoa asko luzatu zen". Baina laurogeita hamargarren hamarkadan Artzapez bat Eibarretik agertu zen eta giro atsegin hura kutsatu zuen "zeregin honetarako aukeratu zuten eta zentralizaziorako joera nabarmena erakusten zuen".

Kasu honetan Eibarreko La Salleri buruz hitz egiten dugunean oso argi utzi behar dugu Eibarren bi ikastetxe zirela, Azitain eta Isasi. Azken hau bestea baino hamar urte beranduago hasi zen bere ibilbidea eta bere bizitza osoa Lehenengo Hezkuntzari edo Oinarrizko Orokor Irakaskuntzari lotuta izan zen. Isasik ez zuen arazorik izan berrikuntza hezitzaileak onartzeko eta 1970ean lehenengo pausoak eman zituen. Une hartatik 1991/1992 ikasturtera arte Oinarrizko Orokor Irakaskuntza eman zuen maila guztietan, alegia, lehenengo ikasturtetik zortzigarrenera arte, baina, agian datu interesgarriena 1990ean gertatu zen, urte horretan neskak eskolan sartu baitziren.

Azitaingo sormena Batxiler ikasketei lotuta dago, beraz, hau izango da zentro honen ezaugarri garrantzitsuena. Dakigunez, garai hartan hezkuntzaren sistema duala zen, hau da, ikasleek hamabi urte arte Lehenengo Hezkuntzaren ikasketak egiten zituzten edo hamalau urte arte 1964ko legearen ondoren edo, beste aldetik, Batxilerraren ikasketak hamar urte hasten ziren Ruiz Gimenez ministroaren erreformak ezarri ondoren. Testuinguru hartan gurasoak bere seme-alaben irakaskuntzaz arduratzea logikoa zen eta horretarako seme - alabei Oinarrizko Batxilerra egitea proposatzen zieten. Oinarrizko Batxilerra egiteko, sarrerako azterketa bat gainditu behar zuten eta jarraian, Batxiler hau bukatu ondoren Goi Batxilerra egiten zuten. Gainera, eta Eibarko ezaugarrien arabera, Goi Batxilerrean Hazkunde Profesionalaren irakasgai bat hartzen zuten, zein arazoren bat sortu zuen, aipatu dugun bezala.

Dakigunez, Azitain ikastetxea 1958an hasi zen bere ibilbidea eta urte bat beranduago Ministeriotik berri bat heldu zen: ikastetxeak oniritzia jaso zuen Oinarrizko Batxilerra emateko eta berri hau, haurrei esker, herri osotik zabaldu zen. Lau urte beranduago oniritzia lortzen zen Goi Batxilerra emateko, baina oniritzi hau behin lortuta, eskolak Lanbide Heziketaren irakaskuntza batzuk ematea planteatzen zuen. Hasieran Batxiler Laboralaren ikasketak aukeratu zituzten Madrilera kontsulta bat egin behar zuten, bi Batxiler aldi berean ematen zituztelako, baina Madrilgo erantzuna baikorra izan zen, are eta gehiago, ideia asko gustatzen zitzaien.

Lehenengo urte haietan Lehenengo Hezkuntzaren eta Oinarrizko Batxilergo ikasketak onartuak izan ziren eta 1963tik Goi Batxilergoak. Beraz, 1970eko legea indarrean jarri baino lehen, Azitainen Lehenengo Hezkuntza, Oinarrizko Batxilerra, Batxiler Laborala eta Goiko Batxilerra erakusten zituzten, baina azken lege hau indarrean jarri zutenean "Corazonistas" Anaiek eskola utzi zuten eta La Salleko Anaiek Isasi eskola hartu zuten. Beraz, garai berri bat edo bi garai izan zirela esan dezakegu.

Erreforma hau egin ondoren aldaketak berehala iritsi ziren eta 1972an Isasik Lehenengo Hezkuntzarekin jarraitu zuen eta Azitain Batxilerrekin. Kasualitatez, aurreko urtean COU ikasketak kendu zituzten Barrutiakoek ikasturte hau nahi ez zutelako. Ondorioz, 70 ikaslek zentroa utzi zuten eta institutura joan ziren. Baina egoera berri hau ikusi ondoren 1973an COU berreskuratu zuten eta 1978tik neskek ere COU egin zezaketen.

Berrikuntza hezitzaileak beste berri batzuk sortu zituen, esaterako, familiekin harremanak. 1973/74 ikasturtearen hasieran, irailaren lehenengo hamabostaldian, hain zuzen ere, ikastetxeetako komunitateek bilera batzuk antolatu zituzten non ikasgai guztien programazio guztiak diseinatzen zituzten eta ikasturtearen planifikazioa antolatzen zuten. Dokumentu guztiak familiei bidali zizkieten eta haietan informazio osoa agertzen zen, hau da, eskolako helburuak, irakasgai bakoitzaren programazioa eta abar. Larunbatetan gai zehatz bat aukeratzen zuten, esate baterako, ikasketen teoriak edo ebaluazioa edo errekuperazioak eta eskema batekin bi irakaslek azalpen guztiak ematen zizkieten parte hartzaileei eta hauek beraien proposamenak planteatzen zizkieten. Anaien hitzetan esperientzia oso ona izan zen familia asko joaten zirelako, parte hartzen zutelako eta irakasleekin harreman estuak zeuzkatelako.

70. hamarkadan aldaketa nabarmenak izan ziren, baina 80. hamarkadan ere aldaketa sakonak pairatu zituzten, batez ere metodologiaren arloan. Azken hamarkada honetan LOGSE indarrean jarri zuten eta lege honek berri batzuk ezarri zituen, haien artean tutoretzak, alegia, hauek pertsonalak edo taldekoak izan zitezkeen. Planteamendu berri hauekin Isasin ere aldaketa batzuk izan ziren, esaterako, eskaintza hezitzailea bi urtetara zabaldu zen. Ordea, Anaiak pozik zeuden erreforma hau alderdi positiboak ekarri zituelako bi norabideetan: bere eskaintza hezitzailea hobetuko zen eta kristau zentroaren kalitatea era hobetuko zen.

Atal honekin bukatzeko euskarari erreferentzia bat egingo diogu, baina 1981/82 ikasturte arte ez genuen berririk izan. Ikasturte hartan, Oinarrizko Orokor Irakaskuntzako lehenengo kurtsoan euskaraz ikasten hasi ziren, hau da, irakasgai guztiak euskaraz egiten zituzten. Bost urte beranduago, B eta D ereduak martxan zeuden eta horrek bere ondorioak ere izan zituen, esaterako Anai euskaldunei euskara mintzatzeko gela bat prestatu zieten eta honek telebista eta guzti zeukan. Beste aldetik, irakasle batzuek "liberazioak" hartu zituzten euskara hobetzeko edo ikasteko euskalduntzearen prozesuaren barru.

Eibarreko ikasleek bai Bilbon bai Donostian azterketak egiten zituzten eta, dirudienez, lortzen zituzten emaitzak harrigarriak ziren. Azterketa hauek institutuetan egiten zituzten eta maila batetik beste maila batera pasatzeko beharrezkoak ziren eta Anaien hitzetan "azterketa hauek arrakasta koroatuta zeuden". Berriz, nahiz eta emaitzak onak izan, 1969an salbuespen bat izan zen, noiz PREU-ko ikasleak Donostiara joan ziren eta emaitza okerrenak lortu zituzten. Anaiek errudunak azkar aurkitu zituzten "aztertzaileek gehiegizko zurruntasunarekin joko zuten". Baina aurrekoan aipatzen genuen bezala, egoeraren araberako egoera izan zen, urte batzuk beranduago emaitzak berriro izugarriak izan zirelako. Ondorioz, Anaiek beraien zereginaren eta ikasleen defentsa sutsua egin zuten "zentro honetara bereizten duen seriotasuneko fruitua, bai ikasleen aldetik bai irakasleen". Are eta gehiago, hurrengo ikasturtean ikasleak Valladolidera joan ziren azterketak egitera eta han lortu zituzten emaitzak ere izugarriak izan ziren, baina 1975ean emaitza txarrak berriro agertu ziren baina urte honetan, aitzitik, errudunak ikasleak ziren "interesa gutxi erakutsi dutelako".

COU kurtsoarekin selektibitatea heldu zen eta emaitza onak itzuli ziren, alegia, %90k selektibitatea gainditu zuen eta 1984ean, hain zuzen ere, Azitain ikastetxearen ikasleek Gipuzkoako sailkapenean hirugarren postuan geratu ziren. Gertakizun honek, logikoki, Anaien morala igo zuen eta hauek ez zuten aukera galdu berriro bere buruei loreak botatzeko "selektibitateko emaitzak hobezinak. Zentro honetara bereizten duen seriotasuneko fruitua da bai ikasleen aldetik bai irakasleen", hau da, urte batzuk beranduago beraien "garaipenak" esaldi berberarekin ospatzen zuten.

Jarduera eskolarraren barruan Azitain ikastetxeak udako ikastaroak antolatzen zituen, 1961etik 1973ra arte, baina ikasleek ez zutenez gehiegi aprobetxatzen antolatzeari utzi zioten. Beste jarduera bat izan zen Frantzian egiten zutena, hau da, koloniak. Hauek oso ospetsuak izan ziren eta ikasleak hara joaten ziren, 1964tik 1972ra arte, frantsesa ikastera. Beste aldetik, beste gertakizun bat aipatu behar dugu, hau da, 1970ean Azitaingo ikasle batek Coca-Cola idazlanaren txapelketa irabazi zuen.

Egia esan, Azitain eta Isasi zentroen jarduerak eta beste zentroetakoak oso antzekoak ziren, alegia, aisiari, atsedenaldiari, ekitaldi erlijiosoei, hezitzaileei eta elkartasun jarduerei lotuak. Osasunaren arloan hasiera bat izan zen, arrunta ez izan arren, hau da, azterketa medikoak egiten hasi ziren, 1959 eta 1960eko "Historikoek" aipatzen duten bezala "ikasle guztiek azterketa medikoa pasatu zuten eta denek ondo", baina 1989an, azterketa medikoa pasatu ez arren, "COU ikasleei eragiten dieten ezgaraiko mikrobio batzuek, eta tuberkulosiagatik eragindako ikasle bat izanez beste ikasleek eta irakasleek tuberkulina proba egin behar dute". Baina osasun arazoak alde batera utzita, ikasle lasalianotarrek mendiko ibilaldiekin, kanpamenduekin eta ikasturte amaiera bidaiekin disfrutatzen zuten. Ibilaldi hauek oso anitzak ziren, batzuetan Bizkaira joaten ziren, beste batzuetan Kantabriara, eta urte batean urrutiago, hau da, 1965ean Mallorcara joan ziren egiten zituzten zozketei esker. Zozketa horiek oso garrantzitsuak ziren, dirua lortzen zutelako eta oparia ematen zutelako, alegia, 1971n eta 1972an Mini-Morris kotxe bat oparitzen zutelako. Zozketa horiei Eguberriko loteria egokitzen bazaie "txatxamur" bat, ikasleek izugarrizko bidaiak egiten zituzten, aipatutakoak bezala edo Andaluziara edo "Urrezko Uhartetara".

Bidaiaren kontua ez zen berria lasalianotarren ikastetxeetan. Izan ere, 1936an Frantziako ikastetxeekin kontaktu batzuk izan zituzten ikasleak trukatzeko, baina urte hartan Gerra Zibila hasi zen eta hurrengo urteetan asmo hura ezin izan zuten bete. Ordea, 1994ean berreskuratu zuten ideia eta hirurogeita hamar ikasle Frantziara abiatu ziren, hain zuzen ere, San Nicolas de Issy les Molineaux eskolara joan ziren eta handik beste ikasle batzuk Debako lurraldera hurbildu ziren. Ezin dugu ahaztu 1970ean gertatu zena, hau da, urte hartan ikasleek ibilaldi bat prestatu zuten Baionara joateko, baina muga itxita zegoen arazo politikoengatik eta ezin izan zuten muga gainditu.

Beste une berezia ikastetxearen ikasleentzat zinema zen. Areto nagusian "El Señor de La Salle" pelikula ikus zezaketen eta, dirudienez, ikasleen gustukoa zen. Baina zinema eskolarraren antolakuntzaren zergatia aipatu behar dugu. 1961ean Eibarreko zinemara herriko haur guztiak joaten ziren baina, nahiz eta "haur sesioak" deitu, "ez ziren horrelakoak eta sesio haietara edozein pertsonak joaten ziren eta haurren egoera arriskuan jartzen zen". Ondorioz, gurasoak kezkatuta zeuden eta laguntza eskatu zieten Anaiei. Hauek, egoera behin ikusita, zine eskolarra antolatu zuten eta igandero berrehunen bat lagun elkartzen ziren bi saioetan. Hori bai, Azitain herriko zentrotik oso urrutik zegoenez, autobusa hartu behar zuten eta horretarako pezeta bat ordaintzen zuten.

Haur eibartarrek beste jarduera batzuetan ere parte hartzen zuten, esate baterako, Gabonak iristean, herriko kaleetatik joaten ziren abesten eta dirua jasotzen gero herriko ospitalera eramateko. Hori dela eta, beste jarduera batzuetan ere parte hartzen zuten, adibidez, "Campaña del Kilo de Navidad-en", Caritas-eko kanpanian, Domund, eta abar.