Urretxun jaiotako aktore gipuzkoarra.
Antzerkiaren, zinemaren eta telebistaren munduarekin harreman goiztiarra izan zuen. Euskal Filmoteka Saria irabazi du Aquel mundo de Jon filmarekin; ETBko Goenkale eta Gure Familia ta bere batzuk telesailetan parte hartu du, Atzegi eta ETBren arteko gidoi lehiaketa batean film labur bat grabatu du edo Karmakrosekin Antzerki Tailerrean parte hartu du. Bernard film laburraren egilea da, Ciudad Real bezalako jaialdietan arrakastaz parte hartu zuena. 2006ko maiatzean, hogeita zazpi urte zenbatuta, aktore onenaren saria eskuratu zuen Jon Anduezaren Bilintx film labur mutuan egindako lanagatik, Atzegi Elkarteak antolatutako sariketan. Dawn sindromea du.
