Aktoreak

Zufiaurre Niño, Gorka

<p class="Entradilla"Urretxun jaiotako zuzendari gipuzkoarra.

Antzerkiaren munduarekin harreman goiztiarra izan zuen, 1997tik Karmakros Antzerki Tailerrarekin kolaboratzen hasi zen. Bestalde, 2003an Homenaje a Gloria Fuertes lanean parte hartu zuen eta Dar-Dar Produkzioak lanarekin Etzi (2010-2014).

Telebistan, ETBko Goenkale eta Gure Familia ta bere batzuk telesailetan hartu du parte.

Ondoren, zineman eta telebistan lan egiten du. Euskal Filmategiak saritutako Aquel mundo de Jon (1991) film laburreko protagonista; hainbat film laburretan ere protagonista izan zen: La caja de cruassan (1996), Bernar (1998), Bilintx Ciudad Realeko Film Laburren Jaialdian Interpretazio Onenaren Saria jaso zuena, eta Atzegiko Film Laburren Lehiaketan (2006), Andrés (2007) eta Un día de ellos (2008) aktore onenaren saria jaso zuena.

2014an Fuego estreinatu zen, bigarren mailako film luze gisa.

Down sindromea du.