Aita Karmelo, Melo Alfereza.
1927ko abuztuaren 25ean Azkoitian jaiotako euskal idazlea. 1996ko abuztuan hil zen.
Karmeldar ordenako erlijiosoa. Filosofia eta teologia ikasi zituen eta Eibarrera bidali zuten 1952an. Hainbat urtetan kapilau militar izan ondoren, Eibarrera itzuli zen 1962an, eta hantxe bizi izan zen hil zen arte.
Idazle emankorra, bere lan gehienak Karmel aldizkarian agertzen dira. 1978an argitaratutako Naigabez eleberriaren egilea. 2011n Kalea eleberria argitaratu zuen formatu digitalean.
- EGOIBARRA Eibarko Kultura Ondarea [Web]. "Eibarko idazleak: Karmelo Zubizarreta, 'aita Karmelo'. Bere 'Kalea' eleberriaren argitalpena." [Kontsulta-data: 2011ko maiatzaren 15a].