Enpresariak

Zubiria e Ybarra, Tomas de

Ingeniaria eta enpresari bilbotarra. Bilbao, 1857-07-28 - Bilbao, 1932-09-21,

Tomas de Zubiria ingeniaria baino enpresa gizona gehiago izan zen, siderurgia, metalurgia eta ontzigintza-eraikuntzari dagozkien sektoreetan -arrakasta handiz, gainera- bietan jardun zuen arren.

Izatez, ea 30 urtetan zehar Euskal Herriko enpresa esanguratsu biko burua izan zen: Bizkaiko Labe Garaiak eta Ontzigintza-Eraikuntzarako Espainiar Elkartea (Alfontso XIIIak ez zuen 1907an konde titulua emanez noble mailara jaso). Ez da hau enpresa gizonei buruzko hiztegia, baina berton aipatu izana, atzerriko teknikaren transferentzia zuzentzeko euskal industrian eman ziren tradiziorik sustraituenetariko bat ordezkatzen duelako egiten da.

Ybarratarrek, Tomas kide izandako sendia, Euskal Herriko enpresa-talde garrantzitsua izan ziren. Izan ere, bere aitona Jose Antonio de Ybarra (1774-1849) eta bere aita Cosme (¿-1884) bezalako ospetsuak sortu ziren sendia zen. Sendia horrekin bizkaitar siderurgiak aurrerakuntza ikaragarria jasan zuen, fabrika adarkatze korapilatsuz (industria eraldatzaileak, garraioak, energia). Leinua, Guriezoko (1847) eta Barakaldoko del Carmengo (1857) burdinoletatik, Labe Garai eta Bilboko Burdin- eta Altzairu-Fabriketara (1882) igaro zen. "Bizkaitar burgesia berria" deitutakoa gidatuz, meatze-, siderometalurgia-, politika- eta finantza-interesen sare korapilatsu bat ehotzen jakin zuen klana izan zen.

Beharbada gutxiago ezagutua baina ez eragin gutxiagokoa, siderurgiak jasan zuen aldaketa tekniko sakona izan zen. XIX. mendeko azken hamarkadetan zehar, euskal siderurgia zaharkitua modernizatu nahi zen prozedura bien [zuzena eta zeharkakoa] arteko mailaz mailako trantsizio bat -eta ez horregatik lineala- izan zen. Chenot eta Tourangin labeetan gauzatutako esponja metalikoa bezalako tarteko ekoizpenetik abiatuta altzairua edota burdina ekoizten zuen metodo zuzen hartatik Bessemer bihurgailua izendunaz hornitutako landare-ikazdun labe garaien zeharkako sistemarako iragaitea.

"Bessemer sistemaren asmakizuna eta siderurgiarako bere ondorengo aplikazioak Ybarratarrek 1882an Labe Garaiak sozietatea sortzera animatu egin zituen, horren helburua Ybarra y Cia ren Barakaldoko eta Guriezoko fabrikak erosi eta Orconera Iron Ore Ltd. ingeles sozietatearekin eta Somorrostroko la Société Anonyme Franco-Belge des Minesekin Juan Mª eta Gabriel Mª de Ybarrak eta Cosme de Zubiriak zeuzkaten mineral hornikuntzari buruzko kontratuez jabetzea izan zen. Ekimen horretarako, gainera, Madrilgo eta Catalunyako Banka-arloarekin harremanak zituzten inbertitzaileen parte hartzea izan zuten." (Rojo, 2000: 101).

Tomas -eta baita beste Ybarra-Zubiria-Vilallonga enpresa-sendiko beste batzuk ere, jaio eta hasi zen finantza- eta negozio-interesen amarauna erabat korapilatsua izan zen; bere baitan edozein motatako eragiketa eta politikak sortzen ziren. Siderurgia-ekoizpenerako bere meategietako burdin mineral merkea aprobetxatzeko sustatutako ekonomia-integrazioa bezalako prozesuak, edota inportazioak ordezkatzean zetzan, bereziki makinaria, Labe Garaiek zuten eskaera urriari aurre egin ahal izateko asmotan 90eko hamarkadan Ybarratarrek hartu zuten estrategia protekzionista. Azken baten, bereziki beste esperientzia batzuk irensteko eta beste esperientzia batzuengatik irentsiak izateko abagune berebizikoa zen, berezitasunez kanpo-teknikengatik eta kanpo-teknikek. Horrelakoa izan zen Tomasen, atzerrian ingeniaritza ikasketak egina, jarduera.

Bere ikasketak Liejako Ingeniaritza Eskolan amaitu ondoren (euskal burgesia sortu berriaren semeek sarritan joanak izandakoa), Tomas bere sendiarena zen enpresan hasi zen. Bertan eman zuen bere bizitza guztia.

Lehendabiziko urteetan siderurgia-ustiapenarekiko ikusmira bere aurrekoek aurreikusitako integrazio goitik beherakoaren prozesura aldatu zuen. Siderurgia-fabrikei eskaera zuzkitzeko eretariko bat estatu-merkatua bere gain hartu zezaten enpresa eraldatzaileak sortzea zenaz ohartu zen eta Ybarra taldearentzako mehatxurik handiena ez zegoela atez kanpo, norberak norberekiko duen axolagabekerian eta gelditasunean baino, frogatu zuen.

Beste negozio-gizon batzuekin elkartuz, 1891 eta 1893 bitartean metalurgia-enpresa-sare bat lortu zuen -besteak beste, Talleres de Deusto S.A. (1891), forja-ale eta altzairuetan espezializatua; Basconia (1892) latorri-fabrika; Tubos Forjados S.A. (1892); eta la S.A. Alambres de Cadagua (1893)-, ahalegin guzi hori eginagatik, urte batzuk geroago, beste sektore batzuetako enpresetan hainbat aholkulari eta lehendakari karguz saritua izanez.

Bere negozioen zabaltasunak eta garrantziak Tomasi enpresa-arloan gora-egite ikaragarri azkarra ahalbidetu zioten. Labe Garaien akziodunen artean tokiak irabaziz zihoan (adibidez, 1899an akzioen %15a edukiz), urte horretan bertan, enpresako lehendakaria izendatua izan ondoren kargu hori 1932an bere bizitzaren azkena iritsi zenera arte betez. Bere lagun eta Liejako ikaskide izan zen Victor Chavarrirekin (1854-1900) batera La Vizcaya eta Labe Garaien bategitea gauzatu zuten, geroago Iberia latorri-fabrika gehitu izatean, 1902an herriko industria-eraikinik handiena sortaraziz: Bizkaiko Labe Garaiak (BLG). Tomasek baino arinago gutxik monopolizatu zuten burdinaren eta altzairuaren merkatua, berak egin izan zuen bezala "desde la mena a la lata de conservas"

La Navalen eraketaren historia, BLGen lehendakari lez lehendabiziko bere ekimen garrantzitsuenetariko batek, harreman politikoekin zerikusia du. "Itzaltasun politiko" kasuak badaude egon, hauxe da euretariko bat. Egia esan, 1908an, garai hartan Gobernuko Presidentea zen Antonio Maurak, Tomasi, BLGen ordezkari bezala, Botere Betearazleak lehiaketa ireki baten bitartez argitaratutako ontzigintza-egitasmoan parte hartu zezala eskatu zion. Horren ondorioz, La Naval -Vickers & Sons ospedun britainiar enpresarekin elkartuz- eratu eta bere administrazio-kontseiluko lehendakaria izan zen. [Ybarratarren sendiatik asko -euren artean, Tomas- Mauraren gobernu kontserbadorearen garaian diputatu eta senatariak izan ziren, Bizkaiko maurismoa zeritzanean integratuz].

Txandakatuz, meategien eta siderometalurgia-sektoreetan arreta jarriz, arlo horietan ere Sociedad Española de Construcciones Babcock & Wilcox (Sestaon 1918an ezarritakoa) britainiar izen bereko enpresaren laguntza teknikoaz onura atera zuen lokomotora eta galdaren enpresa fundatzea bezalako beste negozio batzuetan interesa agertuz joan zen.

Instalazio eta gainbegiratze teknikoen prozesuek behar izan ziren esperientzia horretan, beste aurrerago izandako batzuetan bezala, Tomasen enpresa-ibilbide arrakastatsuaren begiradak teknika-transferentziei buruzko prozesuen jarraibideak erakustera ematen dizkigu. Eta, egia esatekotan, Tomas (José Vilallongak eta José Antonio de Ybarra Arreguik hasitako ibilbideari eutsiz) atzerrian hezitako ingeniaria zen, ?inportatua? izan zitekeenari buruzko era eta gaiak atzerriko aholkulariekin negoziatzen zituena, bere kontratuetan bere enpresako adituek hezteko atzerriko teknikarien alokairuak ezartzen zituena zen, eta, azken baten, atzerakuntzarik txikienarekin teknologia berriak -aldi horretan herriko industriaren atzerakuntza gorria zela eta bat baino gehiago ustekabean harrapatuko dituen arren-egokitzen jakin zuena izan zen.