Abesbatzak

Zirzira Ahots Taldea

Musika talde hau ahots-musika garaikidea eta, batez ere, pop musika eta gaur egungo euskal egileek konposatutako abestien harmonizazioak sustatzeko proiektu bat bezala jaio da.

Taldea emakume abotsez osatuta dago. Beraiek guztiek musika ezagutzak dituzte eta aurretiko esperientzia beste ahots talde batzuetan, hala nola Basauri Koral Elkartea, Ugaoko Sarea Abesbatza, Rossini Koral Elkartea,... Gaur egun (2014 urtean) Zirzira Ahots Taldea 32 lagunez osatuta dago.

Zirzira Ahots Taldea pop musikan murgiltzen da, gaur egungo konpositore honenetarikoen bertsioak aurkezten eta, noski, Euskal pop musikan ere.

Gaur egun ospe handiko nazioarteko konpositore asko daude musika-lanak berrizten, besteak beste, Eric Whitacre, Vytautas Miskinis,... Eta aldi berean Euskadin ere baditugu Josu Elberdin, Javi Busto edo Xabier Sarasola.

Zirzira Ahots taldearen helburua musika-lan hauek jorratzea da ikusleei ikuspegi berri bat aditzera emateko.

Gaur egun musika garaikidean espezializatutako ahots taldeak sortzen ari dira, hauek izango dira gure erreferentzia kontzertuak eta errepertorioa aukeratzeko orduan.

Zirzira Ahots Taldeak, bere ibilera laburrean, hainbat emanaldi eta proiektu burutu ditu:

  1. Aurkezpen kontzertua Basauriko San Pedro Elizan.
  2. Basaurin Be Bagara: Euskeraren sustapenean, ekitaldiaren antolakuntzarako maketa grabatuz.
  3. Hugh Bonneville antzezle bikainaren omenez Arte Eszenikoetan Bikaintasunari emandako Basauri Saria.
  4. Kresala Emakume Elkartearen antolakuntzapean egindako Emakumearen astearen barruan, kontzertua Sopelanako Kurtzio Aretoan.
  5. Arte Eszenikoetan Bikaintasunari emandako Basauri Saria.
  6. Euskeraren aldeko "Basaurin Be Bagara" kanpainan laguntza eman.
  7. Herriko jaien ospakizunengatik antolatutako kontzertua Ugaoko Udiarraga baselizan.
  8. Ikasle Ohien Elkarteak antolatutako Gabonetako kontzertua San José ikastetxean.
  9. Bizkaiko Medikuen Elkarteak antolatutako emanaldi solidarioa Euskalduna Jauregian.
  10. A tribute to John Rutter, Magnificat proiektua Ugaoko San Bartolome elizan.
  11. Gabonetako kontzertua Larrabetzuko "Santa María de la Asunción" elizan.
  12. A tribute to John Rutter, Magnificat proiektua Basauriko Sozial Antzokian.
  13. Bizkaiko Abesbatzen Astean kontzertua, Begoñako Basilikan.
  14. Amurrio Antzokian kontzertua "Euskadi Kanta"-ren barruan.

M EME M - Mari Emakume Mitologikoa: Jon Maia, bertsolari famatuak, Olaeta eta Oldarra Balleten enkarguz eskena ikuskizun bat sortu du: M Eme M (Mari Emakume Mitologikoa).

Koralak parte hartzen duen zatia, Euskal folklorearen abesti ezberdinek eta Usandizagaren Mendi Mendiyan opera zatiek osatu dute. Atal hau Ius Pérez-ek zuzendua izan da eta Ugaoko Sarea Abesbatza eta Zirzira Ahots Taldea, eskenatoki ezberdinetara eraman ditu:

  1. Arriaga Antzokia - 2012ko azaroan.
  2. Gare du Midi (Biarritz) -2013ko maiatzaren 21ean.
  3. Victoria Eugenia Antzokia (Donostia)- 2013ko azaroaren 24an.