Kontzeptua

Zirpi-Zarba

Ataungo Aia auzoko Ai-iturrietako jentil baten izena; bertan ur-iturri emaritsua dago. Herrian diotenez, Aiarre baserriko familia bat Kiskarreko etxaldean artajorran zebilela Zirpi-zirbi izeneko emakume jentil bat ari zen lanean harekin batera. Ai-iturrietako aterpetxetik jentilek oihu egin zien Kiskarreko baserritarrei: "Zirpi-zarba hil zaigu, eta esan Zirpi-zirbiri gero etortzeko". Jentila joan egin zen, gauez. Aiarrera beste egun batean itzuli zenean, hildakoa bere kidea izan zela aitortu zuen. Zirpi-zirbik Aiarreko gaubeletara joaten jarraitu zuen, batez ere neguan, eta gauetan auzo hartako emakumeekin batera iruten aritzen zen.