Mendizale gipuzkoarra, 1949an Hernanin jaioa. 1980ko maiatzaren 15ean ikurrina tontorrean jarri zuen espedizioaren buru izan zen Everestera igo zen lehen euskalduna. Estatu Batuetan bizi da, eta munduko mendikate altuenetara espedizioak antolatzen eta zuzentzen ditu. Halaber, Kangchenjunga (1988) eta Cho Oyu (1989) tontorrak ere baditu.
