Mendizale gipuzkoarra, 1949an Hernanin jaioa.
1980an Everesteko gailurra helburu zuen euskal espedizioan (Euskal Espedizioa) sartu zen. CEGASA enpresak babestutako espedizio hau hamabi mendizalek osatzen zuten: Juan Ignacio Lorente espedizio burua; Ramon Arrue, Jose Urbieta, Felipe Uriarte, Xabier Erro, Ricardo Gallardo, Javier Garaoia, Emilio Hernando, Kike de Pablos, Luis Mari Saenz de Olazagoitia, Angel Rosen eta Martin Zabaleta hernaniarra.
Martin Zabaleta, Pasang Temba sherparekin batera, gailurrera igotzea lortu zuen espedizioko kide bakarra izan zen, eta, hala, Everestera igo zen lehen euskalduna bihurtu zen. 1980ko maiatzaren 15ean, ikurrina jarri zuen gailurrean.
1980ko ekainaren 12an itzuli zenean, Carlos Garaikoetxea Lehendakariak harrera egin zion espedizioari Sondikan, eta hainbat omenaldi egin zitzaizkion.
Halaber, Martin Zabaletak beste bi zortzimilakoen gailurrak ditu: Kangchenjunga 1988an eta Cho Oyu 1989an.
Estatu Batuetan bizi da, eta goi-mendiko espedizioak antolatzen eta zuzentzen ditu.
Juan Ignacio Lorenteri elkarrizketa Euskonews aldizkariaren 81. alean.