Itzultzaileak

Zabaleta, Josu (2002ko bertsioa)

Euskarazko itzultzaile eta idazlea, Legazpin (Gipuzkoa) 1948an jaioa.

Hordago argitaletxea eta Donostiako Itzultzaile Eskola sortu zituen 1977an, eta bertako irakasle izan zen. Senez aldizkariko zuzendaria. Ipuinen egilea eta itzultzailea. Ahatea, antzara, txerria eta otsoa (1980), Hiru txerrikoak eta otsoa (1980), Jon zikinaren anaia (1980), Ratapon urtxintxa (1980), Baltikoko ipuinak (1988) eta Txina zaharreko kontu zaharrak (1989) dira zor zaizkionak. 2001ean euskarazko itzulpen onenaren Euskadi Saria irabazi zuen Fantasiazko ipuinak lanagatik, Guy de Maupassanten ipuin fantastikoak lanagatik. Halaber, Leonardo Sciascia idazle italiarra ere itzuli du.