Euskarazko itzultzailea, Legazpin (Gipuzkoa) 1948an jaioa.
Hordago argitaletxea eta Donostiako Itzultzaile Eskola sortu zituen 1977an, eta bertako irakasle izan zen. Lur entziklopediaren eta Senez aldizkariaren zuzendaria izan da.
2001ean euskarazko itzulpen onenaren Euskadi Saria irabazi zuen Fantasiazko ipuinak lanagatik, Guy de Maupassanten Ipuin fantastikoak lanagatik. Eta 2008an sari bera jaso zuen Gesualdo Bufalino italiarraren Gaueko gezurrak (Le menzogne della notte) itzulpenagatik.
Itzultzaile gisa egin duen ibilbide luzean, nazioarteko hainbat autoreren lanak isuri ditu euskarara, hala nola: Leonardo Sciascia, Pier Paolo Pasolini, Sain-Exupéry, Luigi Pirandello, Margerite Yourcenar, Mark Twain edo G.K. Chesterton, besteak beste.
- ALBERDANIA [Webgunea]. "Zabaleta, Josu". [Kontsulta data: 10-09-2013].
- IBAIZABAL [Web orria]. Josu Zabaleta Kortaberria. [Kontsulta data: 10-09-2013].
- "Josu Itzulpena. Es una vuelta al libro". Diario Vasco, 2008-11-05. [Kontsulta data: 10-09-2013].
- LARRAURI, Eva. "Josu Zabaleta: 'Itzultzaileok normalizazio faktore bat gara'". El País, 2001-11-19. [Kontsulta data: 10-09-2013].
- "Jokin Muñoz eta Josu Zabaletaren lanak, 2008ko Euskadi Literatura Sariak". Diario Vasco, 2008-11-04. [Kontsulta data: 10-09-2013].
- PASAZAITE [Web]. "Josu Zabaleta". [Kontsulta data: 10-09-2013].