Kontzeptua

Xirolarrua (2002ko bertsioa)

Xirolarrua (kornamusa) Euskal Herrian Donejakue Bidearen bitartez sartu zen, Europako hainbat herritatik zetozen kinkilariek eta juglareek ekarrita. Jatorri zelta duela uste da, eta Galizian, Balearretan, Bretainian, Eskozian, Irlandan, Italian eta Europa ekialdeko herrialdeetan aurki daiteke. Euskal ikonografian, xirolarruaren irudi gutxi ditugu. Nafarroan, zaldiko batekin lotuta ageri zaigu, Burguen elkarketa-pribilegioan grabatuta (XV. mendea), eta baita San Frantzisko Xabierren kaperako eskultura batean ere, Iruñeako katedralean. Gainera, Araban, XVIII. mende amaierara eta XIX. mende hasierara arte existitu zela jasota dago.