Gipuzkoako enpresaria, Donostian 1942an jaioa. Industria Ingeniaria, Ameriketako Estatu Batuetan ikasi zuen. "Ramón Vizcaino, S.A."-ren zuzendari nagusia "Adegui" Gipuzkoako patronalaren presidentea eta ondoren "Confebask" enpresakoa, 1989an berriro aukeratua. Gipuzkoako Marketin Klubeko presidentea ere bada. 1982an "Urteko Enpresaria" saria eman zioten. Donostiako Orfeoiaren Batzordeko kidea.
