Enpresari gipuzkoarra, Donostian 1942an jaioa. Hiri berean hil zen 2005eko otsailaren 5ean.
Ingeniaritza industriala ikasi zuen Bilbon, eta, ondoren, Estatu Batuetan ikasi zuen, non Enpresa Administrazioetan masterra egin baitzuen.
Itzuli zenean, Ramón Vizcaíno, S.A. enpresan hasi zen lanean. Enpresa hori bere aitak sortu zuen eta 1970etik hil zen arte bertako presidente izan zen.
Horrez gain, Adegui Gipuzkoako patronalaren presidentea izan zen, ondoren Confebaskekoa (1983-1993) eta Euskal Enpresarien Zirkulukoa (2001-2003). Gipuzkoako Marketin Klubeko presidentea ere bada.
1982an "Urteko Enpresaria" saria eman zioten.
Donostiako Orfeoiaren Batzordeko kidea.
