Matematikariak

Villarreal Gamboa, Juan Bautista de

Matematikari eta humanista. Arrasate, s. XVII. m. erdia - Lekeitio, 1729-05-31.

Gure gizarteko norbanakoengan etengabekoa izan da geure historia loturarik gabeko gertaeren eta ituen jarraipen bezala aintzat hartzea.

Juan Bautista Villarreal (Euskal Herriko zientzialari-ingeniari argienetariko bat izan zen Pedro Bernardoren anaia), Euskal Herriaren Adiskideen izpiritu ilustratua forjatu eta, pertzepzio publikoaren aurka, aurreratu zuten aurrendari saga bateko pentsalari eta matematikaria da.

Ez datorkigu bat ere txarto, XVII. mende amaieran zientzialari talde batek -novatores izengoiti erdeinagarriz ezagututakoak-- espainiar zientziaren atzerakuntza salatu eta "zientzia iraultzaren" korronte berriak sartzen ahalegindu zirena gogoratzea. Villarreal anaiek, beste euskal noble batzuekin batera, novator izeneko mugimendu horretakoak ziren. Teoria eta ideia garaikideak sartu izana, nobleak ziren guzti horiek matematika eta zientzien inguruan eztabaidak izaten zituzten solasaldiak antolatzen zituztelako izan zen, eta garrantzitsua da, gainera, pentsamolde garaikidearen xehetasunak Lekeitiora -eta, Bilbo edo Mutriku bezalako beste toki batzuetara ere- iristen zirena jakitea.

Juan Bautistaren bizitza-xehetasunik apenas dugu. Labur esanez, Napoleseko erregeordea zen Medinaceliko Dukearen maiordomo nagusi zereginetan Flandesen eta Italian luzaroan bizi izan zena dakigu. Bitartean, eliza- eta herri-agintariekin harreman onak izan zituen eta, harremanok Erromako Arcadeen Akademia ospetsuan, norbanako bezala, onartua izateko lagungarri izango zituena uste dugu. Santiagoko Zalduna (1682tik) ere izan zen.

Bere italiar garaiari buruz bere herrikide batek hauxe idatzi zuen: 'Gortean [Erregeordearenean] ospe handia du bai bere prendengatik bai berak dituen bertuteengatik ere, beraien artean matematikarako argitasun handia edukiz eta, frantsesa, alemaniarra, greziarra, latina eta gure bizkaitarra bezalako hainbat hizkuntzetan oso praktikoa da' (Valle de Lersundi, 1988: 43).

Ilustrazio aurreko literatura-zientzia solasaldien historia, bere adierazpenik ezagunena Lekeitioko zirkulua zen, zeharka besterik ezean italiar aldi horrekin uztartzen da. Gortean, egia esan, gizarte-harremanak ezarri zituen, baina zientzia-garaikidean ere sakontzerik izan zuen: erregeordeak antolatutako zientzia-solasaldietan parte hartu zuen, horretara ideiarik berritsuenak bereganatzeko aukera izanez.

Ez da harritzekoa, beraz, Lekeitiora heldu izatean Madrilen, Erroman edo Napolesen ezagutu zituenaren antzeko zientzia-solasaldiak antolatzen -edo, gutxienez, euretan parte hartzen- ikustea. 1776tik 1729ra José Ibáñez de la Rentería (1699-1760) -Explicación del círculo astronómico... lanaren egilea- bezalako zaldun askok eta Juan de Leaburuk, atzerriko egunkari eta egutegiak komentatuz, edo matematika- eta nautika-arazoak azalduz, solasaldi jakintsuok bizkortu egin zituzten.

Solasaldi horien ostean gizarte-bizitza zientziarekin hobetu zitekeenari buruzko sinesmena eta matematika- eta geometria-ezagutzak erabiliz, eraikuntza, nabigazioa eta beste hainbat arazo askoz hobeto konpontzen zirenarekiko sineste osoa azaltzen zen. Hori bai, ideia hori ilustratuek hamarreko urte batzuk geroago aldeztuko zutenaren parekoa da, hau da, ezer baino lehen zer behar izango den jakitearena, azken finean, oinarrizkoa, beharrezkoa, erabilgarritasunean datzalako. Juan Bautistak ikaragarri bikain adierazi zuen orientazio utilitarista eta pragmatiko hori hauxe idatzi zuenean:

"[Gure zaldunek] munduaren angelu horretan behar den guztiaz dakite, klima honek behar dituen erosotasun guztiak dauzkan etxe bat eraikitzera etorriz; Frantziako Errege Ontzioletan ikus daitezkeen tamainadun bajel bat egitera, eta nabigagarri diren itsaso guztietatik zehar gobernatzera;...burdinolak egiten dakizkite, errotak, toki ezberdinetako urak eramateko lurraldeak berdintzen dakizkite." (Larrañaga, 1974: 314).

Gai oso interesgarri bat, ikuspegi pragmatikoarekiko gaiarekin zerikusia duena, Juan Bautistak bizi izandako italiar- eta mundukoi-esperientzia hark solasaldiek hartutako norabidean eraginik izan zuten jakitearena da. Benetan horrela izan zen adieraztea nekez ezeztatu dezakegu, adibidez Lekeitioko Zuñigako Mansotarren artxibategian zaindutako inventario edota behaketa-tresneriaren zerrenda, egitez italiar eskolaren eraginaren adierazgarri izanez (teleskopio eta mikroskopio kopuru on bat, adibidez, Giuseppe Campani erromatar instrumentista ospetsuari erositakoak izan ziren) irakurri daitekeenean. Bere tresneriaren artean planisferioak, eguzki-erlojuak, astronomia-eraztunak, kutxa optikoak, errefrakzio-lenteak, mikroskopioak, higrometroa, nibelak, pantomerak eta astronomia-lenteak aurki ditzakegu.

Edota hainbat gai zabali (matematika, nautika, natura) buruz, euretariko asko italieraz eta latinez, idatzitako eskuizkribuak aztertzean ere, seguruenik solasaldietan (euretako batek, 1701eko maiatzaren 21eko dataduna, cartesiar jatorri garbia duen munduaren ikuspegi geometriko-mekanizista baten alde dihardu) oihartzunik izango zuten. Garrantzitsua da Uriarte Jauregiaren liburutegiak ez zituela bere napolitar aroko eskuizkribuak bakarrik barne hartzen adieraztea; izatez, teknika-zientzia izaeradun liburuak solaskideen preziatuen zituzten altxorrak ziren, bereziki idazlan italiarrek, espainiarrek eta frantziarrek ere gogoko zituzten arren.

Zentzuzkoa omen da, eragin hori egon izana uste izatea, baina ez da gure helburua gai honetaz gehiago jorratzen jarraitzea, beste balizko esparru jakintsu batzuetatik at, ilustrazio aurreko gizon handi aipagarrietariko bik, Villarreal anaiek, beste noble batzuek egin zuten bezala, Europa barrokoaren eta Euskal Herriko baztertxo baten arteko kultura-harreman esanguratsua sustatu zutena adieraztea baino.