Erakundeak

UZEI Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea (2011ko bertsioa)

Euskaltzaindiaren egitasmoei lotutako proiektua da, Lexikografia Saila ere harreman honetatik sortu zela esan daitekeelarik. Sail hau, beste ekintza askoren artean, euskaraz argitaratutako lan guztiak bildu eta corpusa osatzeaz arduratzen da.

UZEIk, Orotariko Euskal Hiztegia eta XX. mendeko euskararen corpus estatistikoan oinarrituz, Euskaltzaindiko Hiztegi Batuko Lantaldearentzat hitzei buruzko txostenak prestatzen ditu. Honela Hiztegi Batuak, erabilera-datuetan oinarrituta bideratzen dizkio proposamenak Euskaltzaindiako Euskara Batuko Batzordeari.

Hizkuntzaren industrian hain garrantzitsuak diren corpusak zeintzuk diren eta zertarako balio duten azaldu nahaian antolatu izan dira zenbait jardunaldi.