Komunikazio zientifiko-teknikoa hizkuntzaren egungo bizkortasunaren seinalea da, Terminologia honen barnean dagoela kontutan hartuz.
UZEIren langai nagusia euskara eta, bereziki, espezialitate-hiztegiak izan dira. Terminologian aintzindari, aipagarriak dira egindako hiztegi guztiak eta EUSKALTERM Terminologia Bankua.
Ofizialtasunik izan gabe, terminologia-zentroa da, Euskararen Aholku Batzordearen barruan, Terminologia Batzordeko partaide delarik.
Gai eta alor ezberdinetako hiztegiak garatu ditu eta bere zerbitzuen artean, doako kontsulta eskeintzen du EUSKALTERM Terminologia Bankuaren erabiltzaileei.