Lexikoa

UTRIMQUE RODITUR

Bi aldeetatik hortzikatua esan nahi duen latinezko esaldia. XVI. mendeko R. Avalos de la Piscina historiagile nafarrak Vianako Printzearen ikurra zela uste du, hezur bat karraskatzen ari diren bi erbi-zakurrez irudikatua, hezurra Nafarroa izango litzateke Gaztela eta Frantziaren tartean antxitua eta biak gutiziatua.