Instrumentugilea

Uria Gonzalez, Aitor

1973ko urriaren 28an Zarautzen jaiotako musikagilea.

Maria Barbara Arangurenen eskutik hasi zen musikan, bere jaioterrian; ondoren, Gonzalo Trevijanorekin Pianoa ikasi zuen, eta Donostiako Udal Kontserbatorioan Kontrapuntua eta Fuga Jesus Maria Alberdirekin. Ondoren, Konposizioa ikasi zuen Gotzon Aulestiarekin eta Organoa Esteban Elizondorekin. Ohorezko matrikula bana lortu zuen Kontrapuntuko 2. mailan eta Konposizioko 1. mailan, baita Fugako Lehen Saria ere. 1994an estreinatu zuen bere lehen obra: Edurnetxo eta zazpi ipotxak, 25 minutukoa eta metalezko 17 instrumentu bakarlarirentzat konposatua. Urtebete geroago, Sirenatxoa estreinatu zuen, bi pianorako lan dodekafonikoa eta kontalaria. Ondoren, Azkoitiko Organoaren Mendeurrena ospatzeko obra bat konposatzeko enkargua jaso zuen.

  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/URI-01. Curriculum vitae-a: Aitor Uría González.