Unibertsitateak

UNED

Antzinako Bergarako Euskalerriaren Errege Mintegia zenaren eraikuntzan kokatzen da Urrutiko Hezkuntza Unibertsitate Nazionala (UNED), unibertsitate presentzial batean ikasketak egin nahi edo ezin dutenei zuzenduz.

Helburua kontutan izanik, ikasle tipologia oso ezberdina dela esan beharra dago (Ikasteko aukerarik izan ez duen langilea edo etxekoandrea, lanarekin batera ikasketak egin nahi dituen gaztea, bigarren karrera egin nahi duen tituluduna, etab.).

Araututako irakaskuntzen artean Lizentziaturak, Diplomaturak, Ingeniaritza Teknikoak, Goi Ingeniaritzak nahiz aipatu titulazio guztietan Doktoretza Ikastaroak ere ikasketak burutzeko aukera eskaintzen du Bergarako UNED-ek.

Guzti hauetaz gain, "25 urtetik gorakoentzat Unibertsitaterako Sarrera Ikastaroa" eskaintzen du, hau gainditzeak unibertsitate-karrera bat egiteko eskaera egitea ahalbidetzen duelarik.

Heziketa Iraunkorrari dagokionez ikastaro aukera zabala ere eskaintzen du, Irakaslegoaren Trebakuntza eta Trebakuntza Iraunkorra, Heziketa Ireki Programa, Espezializazio Programak (Masterrak, Unibertistate Espezialistak eta Unibertsitate Adituak), Programa Modularrak, Osasun Arloan Trebakuntza, Garapen Profesional Programa eta Hizkuntzen Urrutiko Unibertsitate-Zentrua (HUUZ), bertan euskara, frantsesa, ingelesa eta alemaniera bezalako hizkuntzak ikasi daitezkeelarik.

UNED-Bergara Ikastetxearen berezko jardueren artean "Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi urteko Ikastaroa", "Praktika Juridikoko Eskola", "Liburutegi Laguntzaile Ikastaroa", "Etxez-Etxeko Laguntzaile Diploma", "Idazle Eskola", "Helduentzako Gela" nahiz "Justizia Administrazioko Langileentzat Formazioa" dira destakagarriak.

Aipatzekoa ere bada Ikastetxearen sorreraren hogeita bosgarren urteurrenarekin bat etorriz eta graduondoko ikasketen tradizioari jarraituz, 2001/2002 ikasturtean Kultura Soziologian Mintegia eratu zela. Eta 2002/2003 ikasturtea ezgeroztik gai ezberdin eta ugari landuz Uda Ikastaroak ere antolatzen dira.

Ikaslegoaren lanaren euskarri 60 irakasle-tutore dira, kontsultak pertsonalki, postaz, telefonoz nahiz posta elektronikoz erantzuteaz eta ikasketa materia ugariri dagozkion klaseak emateaz arduratzen direlarik.

Europako unibertsitate eskaintza modernoa parekatuz 2000/2001 ikasturtetik tutoretza telematikoak egiteko aukera ere eskaintzen da.

Liburudenda, Erreprografi, Liburutegi eta Informatika Gela Zerbitzuak eskeintzen ditu, ikasleek ikasketa material didaktiko gehienak eskuratu ahal izateko aukera izan dezaten.

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa bezalako erakundeen bitartez ere eta hauekin sinatutako hitzarmenak direla eta, hauekin elkarlanean dihardu Urrutiko Hezkuntza Unibertsitate Nazionalak ikasketa eskaintza zabalago bat aurkeztuz.