Ekonomilariak

Unceta Satrustegui, Koldo (1998ko bertsioa)

Ekonomialari gipuzkoarra, 1954an Donostian jaioa. EHUn graduatu zen, eta Munduko Egitura Ekonomikoko irakaslea da. HEGOA Nazioarteko Ekonomia eta Garapenari buruzko Institutuaren sortzailea eta lehen zuzendaria. Erdialdeko Amerikari eta Karibeari buruzko Ikerketen Europako Elkarteko (ASERCCA) batzorde exekutiboko kidea. «El Correo Español-El Pueblo Vasco», «Cuadernos de Hegoa», «Annales des Pays d'Amérique Centrale» eta bere espezialitateko lan kolektiboetan kolaboratu zuen, Latinoamerikari buruzko lanekin.