Ekonomilariak

Unceta Satrustegui, Koldo

Ekonomialari gipuzkoarra, 1954an Donostian jaioa.

Ekonomia Zientzietan doktorea eta UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna.

Garapenerako lankidetzari lotuta dago 80ko hamarkadaren hasieratik. 1984 eta 1986 artean Erdialdeko Amerikarekiko Lankidetza Plan Integralean parte hartu zuen, eskualdeko hainbat herrialdetan lan eginez eta bereziki Nikaraguan.

1987an, Hegoa Institutua sortu zuen, Garapenari eta Lankidetzari buruzko ikasketak egiteko, eta 2000. urtera arte zuzendu zuen. UPV/EHUko Globalizazio eta Garapena Masterreko zuzendaria da. 1992tik 2011ko amaiera arte, Globalizazioari, Garapenari eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko Doktoretza Programa ere zuzendu du.

Garapenerako Lankidetza Politiken Azterketa eta Ebaluazioari buruzko Ikerketa Taldeko ikertzaile nagusia da, eta Munduko Ekonomia Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea.

Munduko Ekonomia Aldizkariko Argitalpen Kontseiluko eta Erredakzio Kontseiluko kidea eta Munduko Ekonomiari, Garapenari edo Nazioarteko Lankidetzari buruzko hainbat kongresutako Batzorde Zientifikoko kidea. Halaber, irakasle gonbidatua izan da Espainiako, Europako eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan.

Bere ikerketa-lerro nagusiak munduko ekonomiari, garapenari eta nazioarteko lankidetzari buruzkoak dira, eta gai horiei buruz 50 argitalpen baino gehiago idatzi ditu.

Ohiko kolaboratzailea da prentsan eta aldizkari espezializatuetan, hala nola El Correo Español-El Pueblo Vasco, El País, Cuadernos de Hegoa eta Annales des Pays d'Amérique Centrale aldizkarietan.