Jeneral karlista bizkaitarra. Abartzuzan egun ezezagunean jaioa, 1872ko maiatzaren 8an hila.
Zumalakarregiren agindupeko lehen gerra zibilean kapitaina, koronel zela Katalunian jardun zuen 1847-1848an. Brigadako jenerala azken gerra hasi zenean eta Bizkaiko karlisten komandante nagusia zela, 1872ko maiatzaren 1ean Gernikako Juntetxean bildu zituen Jaurerriko indar karlista guztiak, korregidoreak, diputatuak eta aholkulariak izendatuz. Arrigorriaga eta Mañariako ekintzetan parte hartu zuen, baita Oñatiko guduan ere, eta bertan jasotako zaurien ondorioz hil zen, 1872ko maiatzaren 8an.
