Eskultoreak

Ugartemendia, Tomas (1998ko bertsioa)

Eskultorea, Leaburun (Gipuzkoa) jaioa, Orixeren omenezko harri beltzezko eskultura zor zaio, Orexa eta Uitziko udalen enkarguz. Natura bete-betean, Saizarko bere baserria erabiltzen du tailer gisa. Ugartemendiak berak honela dio bere arteaz:

"Bizigabea izateari utzi dion egur leundu eta distiratsuan barrena noa nire hatzak pasatuz, berriz ere zuhaitzaren izerdia berreskuratzeko, artistak ematen dion bizitzaren hatsarekin: bere abstrakzioaren, laringe batean gora igotako irrintziaren irudikapen harroa, eztarrirantz gainezka, ahots harien artean dardar egiteko eta irteteko, garrasi bat bezala baino gehiago, komunikazio bat bezala. Errebelatzea asko kostatu zitzaidan irrintzilariari egindako omenaldia da".