Tenore gipuzkoarra, 1856an jaioa, batzuen arabera Arronan eta besteen arabera Donostian. Donostian hil zen 1930ean.
Trabadeloko markesa. Julian Gayarrek Milanera joatea gomendatu zion, tenore ahots ederra ezagutzera emateko. Bere garairik distiratsuena 1890etik 1895era izan zen, Jose Luis Ansorenak dioen bezala, Habsburgotarren Viena inperiala, New Yorkeko snobismoa eta San Petersburgoko tsarren fastoa ezagutuz. Gainbeheran, Parisera joan zen, kantua ikastera, eta, zahartzaroan, Donostiara. Han hil zen, Zubieta kalean. Hainbat musika-konposizio idatzi zituen, horien artean zortziko batzuk. Parisko Enoch etxeak 1899an Marche Bosque argitaratu zion, Ad-ek orkestratua. Gauwin.
Erref. Ansorena, J. L: Euskal Konpositore Ospetsuak... 17 (1987).