Monarkia eta noblezia

Teobaldo I

Erregeak nobleen erronken inguruko ordenantza berritutakoan, aitonen seme izaera argudiatzen zuten guztien aurrean, 1237an infantzoneria egiaztatzeko moduaren xedapena diktatu zen. Urte honetan tentsioa handiturik, 1238ko urtarrilaren 25ean bilkura egin zen Lizarran, bertan batzorde bat izenpetu zelarik eta "Foru Zaharra" deituriko atera zen, Nafarroako Foru Orokorraren eta Tuterakoaren jatorria izan zena. Arau honek herriko oinarri konstituzionalak finkatu zituen. Lehen kapituluak, "erregearengandik irabazi", errege izendatu aurretik, foruen aurreko zina zehazten zuen, herrikoak bertakoak ziren gizonekin, eta ez ezezagunekin, "indarrak ezereztu eta ongia zabaldu" zezaten. "Ombre de otra tierra o de estranio lograr o de estranio lengoage" tronura heltzen bazen, ezin izango zuen herri horretako bost gizon baino gehiago jarri gobernuko karguak betetzen; ezin izango zuen justizia kudeatu, ezta gerra, bakea edo tregoarik egin gizon-aberatsen kontseilurik gabe. Era berean foruak erregeari gizon aberatsen ohoreak kendu edo atxikitzeko bermea mugatzen zion, koroaren ondorengotzaren ordena, alferezak armadako agintaritzan erregea ordezkatzeko funtzioa, prozedura judiziala eta oinordetzako zuzenbideak bermatzea mugatzen zizkion. Arau hauek berehala ezartzearen ondorioetako bat Sancho Fernandez de Monteagudo nafarra gobernadore izendatzearena izan zen, erregealdiaren azken hamarkadan (1243-1253).