1965eko abuztuaren 1ean Tolosan jaiotako soinujole eta konpositorea.
Jose eta Luis Angel Tarragona irakasleen eskutik hasi zen musika ikasketetan 1974an, eta hiru urte geroago Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora joan zen. Bertan ikasketak amaitu zituen Mikel Bikondoa, Francisco Escudero eta Jose Luis Marcorekin. Akordeoi irakaslea da Tolosako Musika Eskolan 1984tik. Piano eta akordeoi instrumentista gisa, Minxoriak, Egan, Trabuko, Irailerako 6 eta Emirra taldeetan kolaboratu du, besteak beste, eta Niko Etxart eta Anje Duhalde kantautoreekin ere kolaboratu du. Batez ere, akordeoi-lanak egiten ditu, eta parte hartu duen taldeentzako moldaketak ere egiten ditu.
- TARRAGONA, K.G. : Hirukotea. Hernani: Hauspoz, 2002.
MARK BARNÉS LARROUQUERE (2007)