Teologoak

Tamayo Ayestaran, Alfredo (1998ko bertsioa)

Teologo, artikulugile eta filosofo gipuzkoarra Donostian jaio zen 1924an. Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen Oñako Fakultatean (Burgos) eta Madril, Münster (Alemania) eta Innsbruckeko Unibertsitateetan (Austria). Filosofian (Complutense Unibertsitatea) eta Teologian (Innsbruck-eko Unibertsitatea) doktorea. EUTGen Teologia Eskolaren sortzailea eta zuzendaria. Juan XXIII Teologoen Elkarteko kidea. Filosofia eta Etikaren Historiako irakaslea Deustuko Unibertsitatean, Donostiako egoitzan. Gaur egungo marxismoaren arazo existentzialak aztertzen ditu, batez ere Ernst Bloch-en. La muerte en el Marxismo, Madril, 1977 argitaratu du. «Ernst Bloch-Gesellschaft»-eko kidea da.Bernardo

ANAUT