Teologoak

Tamayo Ayestaran, Alfredo

Teologo, artikulugile eta filosofo gipuzkoarra. Donostian 1924an jaioa, Azpeitian hil zen 2014ko urriaren 21ean.

Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen Oñako Fakultatean (Burgos) eta Madril, Münster (Alemania) eta Innsbruckeko Unibertsitateetan (Austria). Filosofian (Complutense Unibertsitatea) eta Teologian (Innsbruck-eko Unibertsitatea) doktorea.

EUTGen Teologia Eskolaren sortzailea eta zuzendaria. Urte askoan Filosofiaren Historia eta Etika irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean.

Gainera, Juan XXIII Teologoen Elkarteko eta Ernst Bloch-Gesellschafteko kide izan zen.

80ko hamarkadaz geroztik, terrorismoa salatzeko eta biktimengandik hurbil egoteko jarrera izan zuen. Terrorismoa salatuz prentsan argitaratu zituen artikulu ugarietako batzuk Siempre a tu lado (2007) liburuan bildu ziren.