Eskultoreak

Suso, Juan Bautista

Eskultore nafarra, Vianan jaioa XVII. mendean.

1670 eta 1674 artean Santa Maria parrokiako erretaula egiten egin zuen lan Juan de Larrainzar eta Bernardo Elcaraetarekin batera. 1690. urtean, Santa Luzia kaperako San Frantzisko Xabierkoaren erretaula egin zuen. XVIII. mendearen hasieran parrokiako sakristia dekoratu zuen eta 1713an Mueseko Cuesta ermitako erretaula nagusian aritu zen lanean. Urte berean Oñatiko (Gipuzkoa) San Migel elizako portada nagusia bukatzeko enkargua jaso zuen; Martin Zalduak hasitako lana zen eta 1714. urtean amaitu zuen obra. 1714 eta 1717 artean Oñatiko eliza hartako erretaula nagusia egin zuen. Horrez gain, Mendigorriako San Pedro parrokiako Sortzez Garbian izan zuen esku-hartzea ere ezaguna da.