Eskultorea eta Santo Domingo de la Calzadako bizilaguna. Pedro Arbulo Marguveteren ikaslea izan zen. 1657an, Bergarako San Pedro Parrokiako aldare nagusiaren ondoan dauden bi erretaulen estatuak landu zituen, eta horretarako, 1656an, eskritura egin zuen Juan de Olarriaga notarioaren aurrean. Ama Birjina, San Migel, San Pedro eta Santo Domingo irudikatzen ditu. Kabildoa pozik geratu zen obraren perfekzioarekin eta 16.000 erreal ordaindu zizkion.
