Sendagileak

Storch i Pla, Josep de (1997ko bertsioa)

XIX. mendeko mediku alemana. Iruñan jardun zuen, Nafarroako Erresumako Medikuntza, Kirurgia eta Farmazia Errege Bazkuneko katedra lanpostua betez. Bestalde Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen bazkidea izan zen. Valladolideko eta Valentziako Unibertsitateetan ere jardun zuen, Gaztela Zaharreko Medikuntza Akademiako kide izanik. Hainbat zientzia lanen egilea izan zen, Lisfrancen estetoskopioaren erabilerari buruzko lana gaztelerara itzuliz (Iruña, 1833).