Sendagileak

Storch i Pla, Josep de

XIX. mendeko mediku katalana. Bergan jaio zen 1788an eta Madrilen hil zen 1880an.

Iruñean jardun zuen, Nafarroako Erresumako Medikuntza, Kirurgia eta Farmazia Errege Bazkuneko katedra lanpostua betez. Bestalde Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen bazkidea izan zen.

Valentziako Unibertsitatean ere aritu zen irakasle gisa. 1846an Medikuntza Klinika Orokorrean katedra eskuratzen du. 1847an Bartzelonako Medikuntza Akademia Errealean sartzen da; bertan liburuzain eta artxibozain lanetan aritzen da, eta atzerriko korrespondentzia bideratzeko idazkaria ere izan zen. 1851ean Bartzelonako Medikuntza Klinikako katedra hartzen du.

Hainbat zientzia lanen egilea izan zen, Lisfrancen estetoskopioaren erabilerari buruzko lana gaztelerara itzuliz (Iruña, 1833).