1954an Bilbon jaiotako zuzendari, organista eta konpositore bizkaitarra.
Musika ikasketak Maria Begoña Solozabal, Victor Zubizarreta eta Benigno Iturriagarekin hasi zituen. Gero Frantzia, Alemania eta Italian jarraitu zituen ikasketak.
Musika garaikideko ikasketetan espezializatua da. Organo kontzertuak Europa, Amerika eta Afrikako herrialdeetan eskeini izan ditu Bilboko Sinfonikoa, Parisko Orkestra eta Santa Cecilia bezalako orkstrekin batera.
Konpositore bezala operak, sinfoniak, oratorioak eta organo eta animaziozko filmeentzat soinu bandentzako lanak idatzi izan ditu. Konposizioen artean azpimarratzekoa da Gernika oratorioa (1990ean Bilbon lehen aldiz antzeztua eta gero Bartzelona, Donostia eta Madrilen emana), Sorginpunky opera eta Jesus Guridiren "Variaciones sobre un tema vasco" lanaren orkestazioa, azken hau, Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin estreinatua.
Zuzendari bezala hainbat orkestrekin egin du lana: Tolosako Capitoleko Orkestra Nazionala, Bilboko Orkestra Sinfonikoa... eta beste hainbat abesbatzetako zuzendari titularra izan da: Lekeitioko Itsas Soinua abesbatza, Leioako San Juan Bataiatzailea abesbatza eta Colegium Musicum. 1984tik aurrera Bilboko Koral Elkartearen zuzendaria da. Era berean Orkesta Bilbao Philarminiako zuzendari artistikoa da eta Matanzasko (Kuba) Orkestra Nazionaleko zuzendari-gonbidatu nagusia.