Literatoak

Sarriegi Eskisabel, Andoni (2002ko bertsioa)

Ingeniari Tekniko Mekanikoa eta Hizkuntza Plangintzan diplomatua, Beasainen (Gipuzkoa) 1946ko abuztuaren 13an jaioa.

1966tik 1980ra helduen euskalduntze eta alfabetatze eskolak eman zituen, batez ere Beasaingo gau-eskolan. Goierriko Lanbide Eskolan eta Marín Gaztañaga enpresan lan egin ondoren, 1980tik hizkuntza gaietarako teknikari lanetan ari da. Gaur egun, Beasaingo Udaleko Euskara Zerbitzuko zuzendaria da. 1989an materialen erresistentziari buruzko bi liburuki argitaratu zituen, Materialen erresistentzia (Edit. Elhuyar), eta Azkue Saria jaso zuen. Haur literaturako Belartzelaiko mutikoteak (Edit. Gero, 1977) eta Kabri (Edit. Elkar, 1983).

UZEI institutuak 1983an argitaratutako Administrazioko euskara-hiztegiaren laguntzaile izan da, eta 1992an Hizkuntz ordezkapenaren Goierrin (Edit. Gerriko). 2000. urtean Goierrin euskaraz alfabetatzen hasi zireneko historia bat argitaratu zuen: Alfabetatze-neurriak Goierrin (Edit. Goierriko Euskal Eskola).