Arkitektura

San Telmo Komentua. Donostia

  • 1997: Klaustroaren indusketa arkeologikoa.
  • 2006: San Telmo Museoaren birgaitze eta handiagotzearen oinarrizko proiektua.
  • 2007: Estalkiak zaharberritzea.
  • 2007: Arkeologi kontrola.
  • 2011: Museoaren handitzea. Eraikin osagarri berria.

1997an Klaustroan eta mendebaldeko korridorean egin beharreko saneamendu obrak zirela eta, indusketa lanek hainbat gizabanakoren hezurrak berreskuratzea bideratu zuten, 33 guztira, bakarra mendebaldeko korridorean. Gainerakoa lur iluneko betegarri batean agertu zen, material arkeologikorik gehiena zuena. Ehorzketak eremu guztian barreiaturik agertu ziren, era anarkikoan, nahiz 3 taldetan banatzen ziren: 2 hobi hirukoitz; 5 hobi bikoitz; 17 hobi bakun. Gehienak Ekialde-Mendebalde norabidean ezarriak daude eta 20 eta 40 urte bitarteko gizonezkoei dagozkie. (Ayerbe, 1998: 310)