Eskolak

San Luis Ikastetxea. Donostia

1928-2010

Donostiako Herrera auzoan bazeuden lokal batzuk non elizako parrokoak katekismoa irakasten zuen, baina parrokoak ez zeukan zer ikusirik Anaiekin. 1913 urtetik lokal haietan, Anaiak, zeintzuk San Bernardo ikastetxetik zetozen, eskola ezarri zen. Anaien Kongregazioa ikastetxearen menpe zegoen eta ikastetxearen "Aneja" dohainik zen, San Bernardoren menpeko eskola, "Los Angeles"-ekin gertatu zen bezala, 1906 urtetik 1910 urtera. Ordea, 1928 urtetik Altzan, Komunitate bat sortu zen. Komunitate hartan hiru Anaia bizi ziren eta XXI. mendean, oraindik, martxan dago. Arrazoi desberdinetatik, San Luis ikastetxeak, hasieratik Altzako udalarengandik laguntza ekonomikoak lortu zituen baina, egia esan, beste une batzuetan laguntza ekonomikoa eman zuenak Gurasoen Elkartea izan zen.

Ikastetxe honen hasiera oso desatsegina izan zen, "Historikoa"-k jasotzen duen bezala: "Probidentzia Jainkotiarrak baliabideak fundazio honetarako prestatu zituen, baina 1917ko urriaren 17an luxuzko bi kotxe nahiko azkar zihoazen errepidetik; atzekoak aurrera pasatu nahi zuen. Baina gidariek hain gaizki eraman zituzten beraien kotxeak non Herrerako errekatxo batera erori ziren. Luis de Zappino jaunak, nor haietako kotxe baten nagusia zen, istripuan bizitza galdu zuen. Bere senarraren memoriara, Teresa Barcaiztegui y Manso andreak istripuaren lekuan kapela bat altxatu zuen, San Luis kapela. Kapela honek logelak zituen kapilaurentzat, eta kapilaua Herreran finkatu zuen. Hala ere, sei urte pasatu ziren eskola martxan jartzeko. Kapelaren azpian bi gela sortu zituzten baina, aipatu bezala, 1913 urtera arte auzoko haurrek gela haietan katekismoa besterik ez zuten ikasten. Garai hartan Pasaiako portuko inguruek izugarrizko hazkundea pairatu zuten eta haurrak eskolaratzearen beharra handitu zen. Egoera honen aurrean Luis Zappinoren ama alargunak eta Altzako apaizak, Anaia Ikuskatzailearekin (Bisitariarekin), Lucène Adrienekin, hitz egin zuten eta Anaiek eskola har zezatela konbentzitu zuten. San Bernardo ikastetxetik bi Anai joaten baziren, nahikoa zen. Beste aldetik, Zappino-ren alargunak San Luis-eko parrokiari eskola eskaini zion, eta bitartean, Altzako udalak eskupekoren bat emango lieke Anaiei -1915ean.

1913ko irailaren 17an eskolaren hasiera izan zen, behin araudia beteta eta altzariak eta eskola-materiala erosita. Ikastetxeko hasierak Valladolideko Barrutiko baimena behar zuen eta berehala lortu zuen. Hori dela eta, lokala bedeinkatu ondoren, Zappino-ren amak eta alargunak eskolako hasierara joan zirenei, 109 ikasleei, pastelak oparitu zizkieten. Bi gela sortu zituzten, lehenengoan Leonidas Jean Anaia zegoen, nor 1920 urtera arte egon zen eskolan. Bigarren gelan, Anai desberdinak zeuden. Hauek San Bernardotik etorriak ziren eta txandaka klaseak ematen zituzten.

Mantentze ekonomikoari dagokionez, lehenengo bost urteetan ikasleek kantitate txiki bat ordaintzen zuten irakasleak mantentzeko. 1913an Altzako udalak 800 pezeta ematen zituen helburu horretarako. Hilabete batzuk beranduago Altzako udalari gastu guztiak ordaintzeko eskatu zioten, baina erantzuna ezezkoa izan zen. Ordea, urte batzuk beranduago, 1918an, kantitate hura bikoiztu zuten eta udalak 1.600 pezeta ematen zuen baina eskolaren mantentze lanerako. Urte hartan, urriaren 1etik, irakaskuntza doakoa bihurtu zen, ikasle onartuak auzokoak izan behar ziren eta lehentasunak ezarri zituzten, hau da, Herrera, Mirakruz eta Sarruetako ikasleek, ordena honen arabera, lehentasuna izango zuten eskolan sartzeko. Hirugarren baldintza, ikastetxe honen funtzionamendurako laguntza ekonomikoa zen, printzipioz udalak 1.600 pezeta jarriko zituen. Hori bai, kantitate hori handitu, gutxitu edo eten zitekeen Udalaren iritziaren arabera.

Berriz, egoera hau behin behinekoa izan zen hurrengo urtean, Anaia Zuzendariak Zentroko Zuzendaritza Batzordeari eskutitz bat idatzi ziolako. Eskutitz hartan, Anaia Zuzendariak bizitzaren garestitasuna azaltzen zuen eta, beraren iritziz, Zuzendari Batzordeak zeregin batzuk kudeatu behar zituen. Lehenengo zeregina udalari zuzenduta zegoen: 1919 urteko tranbiaren gastuak udalak ordaindu behar zituen, hau da, 0,5 pezeta egun bakoitzean, Tranbia Konpainiak urte hartan ibilbidea kendu izan zuelako. Bigarren baldintza kuotaren aldaketa izan zen. Egun hartatik aurrera kuota 2.000 pezetakoa izango zen eta hirugarren baldintzak, aurrekoari lotuta, noiz egin behar zen ordainketa azpimarratzen zuen, alegia, hiruhilekoaren bukaeran.

1920ko urtarrilaren 8an, Jose Mª Arzak-ek, alkateak, erantzuna eman zuen eta hau ezezkoa izan zen. Alkatearen arabera "Udalaren egoera ekonomikoak ezin zuen proposamena onartu horretarako aurrekonturik ez zegoelako". Gatazka behin behineko irtenbide bat lortu zuen Zappino alargunari esker. Emakume honek udaletxeko buruzagiekin hitz egin zuen eta jakinarazi zien zentroak sortzen zituen onurak, ordea udaletxeko erantzuna berriro ezezkoa izan zen. Udalaren argudioak ondorengoak ziren: kapelaren lagapena doakoa izan zen eta, beraz, udalak ez zeukan zer ikusirik eskolarekiko. Baina nahiz eta gauzak horrelakoak izan, 1.600 pezetatako aurrekontua udalak igo zuen, % 300 hain zuzen ere, herriko ekonomiarengan eragin handia izaten zuen arren. Ordea, igoera hau maisu nazionalena baino baxuagoa izan zen.

Liskarrek jarraitzen zuten eta Udaletxetik esaldi bat mehatxatzaile bat atera zen:

"udalak ezin du eta ez du behar laguntza ekonomikoa eman San Luis ikastetxeak nahi duen bezala, kaltegarria izango litzateke entitate partikularraren onurari buruzko guztiko interesak sakrifikatzea... eta ordea, udalak ezin du eskolaren bizitzan parte hartu".

Hau da, laguntza ekonomikoa ez zen arazo nagusia. Arazo nagusia zen, udalak eskolan kontrola ez zuela. Ondorioz asanblada bat antolatu zuten eta auzoko lagun askok parte hartu zuten. Horretarako alkateak eskola batzordeari azken erabakiak azaltzen zizkion:

"eskola berriro irekiko zen eta aurreko baldintzan mantenduko lituzke, zeinek ondo funtzionatzen zuten, eta beste aldetik, gai hau batzordearekin konponduko zuela".

Batzordeak ez zuen denbora galdu eta berehala alkateari erantzun zion Meliton Pagola apaizaren bidez. Honek, alkateari, eskola elizarena zela erantzuten zion, eta herriko haurrak ikasteko lokalak gustura utziko zizkiola, baina bere propietatea mantentzen. Beste aldetik eskolaren onurak gogorazten zizkion, batez ere udalak, eskolak izatea behartua zegoelako eta behar hau udalak ez zuen "ondo" betetzen. Beraz, eskolaren mantentzea ez zegokion parrokiari, udaletxeari baizik. Eta bukatzeko beste bi kontu: Batzordeak ezin zuen eskolako hasiera ematea agindu eta azkena "haurrek hilero kuota bat ordain dezaten arriskutsua da eta ondorioak pentsaezinak". Azkenean gurasoak eskatutakoaz arduratu ziren.