Bertsolariak

Salaberria, Sebastian (2002ko bertsioa)

Euskarazko idazlea, Oiartzungo (Gipuzkoa) Elbitxuri baserrian 1915eko abenduaren 26an jaioa. 1936-1939ko gerra zibila amaitu ondoren, Donostiako udal-ur biltegiaren arduradun gisa lan egin zuen. Batez ere, bertso idatzien egile gisa nabarmendu da, nahiz eta gaztetan bertso inprobisatuak ere kantatu zituen, inoiz Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" famatuarekin.

Neronek tirako nizkin, 1963ko Agora Saria irabazi zuen eta Auspoa bilduman argitaratu zen. Bere salmenta arrakasta dela eta, berehala agortu zen eta 1994an berrargitaratu zen. 1936ko gerra zibilean bando desberdinetan borrokatu ziren bi anaiaren istorioa kontatzen zuen. Bataila batean, aurrez aurre topo egin zuten inguruko lubakietan, eta batak tiro egin eta bestea zauritu zuen.

1984. urtean Auspoa bildumak bere bertso idatzien bilduma bat argitaratu zion, Nere soroko emaitzak izenburuarekin.

Gero, Auspoa bildumako zuzendari Antonio Zavalaren aginduz, beste liburu bat idatzi zuen sagardotegiei buruz, sagardotegia bilgune eta dibertsio leku eta bertso eszenatoki gisa hartuta. Sagardotegiak lana 1997an argitaratu zen.

En las montes ontan bazeuden trintxera-legera egindako lubaki txiki batzuk, y ayetan ordenatzen ziguten gure agintariak. Trintxera ayetan ura zegoan, bañan, nai ez genduala ere, lo artzen genduan; lo premi aundia baigenduan. Gañera ez gendakigu kontrakorik zaukan.

En ortan de las siete t'erdiak, or ikusten du gure eskuadrako kaboak or en la sekulako sekulako jende-pilla zetorrela Gorbea-Aundi izeneko menditik beera Gorbea-Txiki aldera, gu geunden tokira, dena betean, oju eta deadarka. Danak, edo geyenak behintzat, asturianoak izan bear zuten, gero berak adierazi bezela.

Ixilik etorri baziran, gu danok preso egingo giñuzten noski, bañan guri mesede aundia egin ziguten bullan etortzeko; adierazi baiziguten nola zetozten. Yo escuchando lo dedanez -no det beiñere edan eta- Goiz osoan izan ziren "asalta-parapetos" izeneko "patarra", eta nunbait artatik ondo xamar probatuta zetozten, sumatzen ziren gerra aundienak boteaz. Tiroka asi baiño lenago, entzuten genduan nola esaten ziguten:

-Gora Asturias! Zoazte hemendik, seme-alabok!


"Mendi horretan lubaki moduko zanga txiki batzuk zeuden, eta nagusiek esan ziguten han instalatu behar ginela. Lubaki haiek putzuz beteta zeuden, baina, nahi ez bagenuen ere, loak hartzen gintuen; benetan lo egiteko premia handia genuen. Gainera, ez genekien etsaiak hain gertu ibiltzen zirenik.

Goizeko zazpi eta erdiak aldera, gure eskuadrako kaboak ikusi zuen jende andana bat jaisten zela Gorbea-Aundi deitzen zioten menditik Gorbea-Txikirantz, gu geunden lekurantz, mendi-mazela osoa hartuz eta oihuka etengabe. Dirudienez, guztiek, edo ia guztiek behintzat, asturiarrak izan behar zuten, geroago eurek esan zigutenez.

Isilik etorri izan balira preso hartuko gintuzketen, dudarik gabe, baina fabore handia egin ziguten zalaparta harekin agertzean, hurbiltzen ari zirela jakinarazi zigutelako. Esan zidatenez, inoiz ez dut edan, bada likore bat, asalta-parapeto izenekoa, eta, antza denez, ederki zerabilten likido hori, eta bururatzen zitzaizkien madarikazio guztiak botatzen zituzten. Tiro egiten hasi aurretik, entzun genuen nola oihukatzen ziguten:

-Gora Asturias! Zoazte hemendik, seme-alabok!

(Neronek tirako nizkin, Auspoa bilduma, 1964)