Abeslariak

Saitua Iribar, Olatz

1967an Bilbon jaiotako soprano bizkaitarra.

Gitarra eta kantuko ikasketak egin zituen Bilboko Kontserbatorioan, Ekonomia eta Enpresa Zientzien lizentziatura ateratzeaz batera. Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bati esker Carlo Bergonzirekin Sienako Chigiana Akademian eta Wilma Lippekin Salzburgoko Hochschule Mozarteum eskolan ikasketak sakontzeko aukera izan zuen. Azken honetan 1996an Opera espezialitatean graduatu zen.

Bilbo, Irun eta Vienako Belvedereko Nazioarteko Kantu Lehiaketetan saritua izan da.

Bartzelonako Lizeo Antzokia, Madrileko Errege Antzokia, Operako Lagunen Bilboko Elkartea, Donostiako Musika Hamabostaldia, Santanderko Jaialdia eta Eisenstadteko Haydn Jaialdietako opera denboraldietan abestera gonbidatua izan da. Baita Espainiako Irrati Telebistako Orkestra (RTVE), Espainiako Orkestra Nazionala, Tenerifeko Sinfonikoa, Bilboko Sinfonikoa, Galiziako Sinfonikoa, Galiziako Real Filharmonía, Asturiasko Printzerriko Sinfonika, Valleseko Sinfonika, Gaztela eta Leongo Sinfonika, Essener, Philharmoniker eta Dresdner Philharmoniekoekin kontzertu denboraldietan abesteko gonbidapena jaso du ere.

Hainbat eszena-zuzendarirekin lan egin du, besteak beste, Monako eta Dresdeneko Schaaf, Carsen, Tambosi, Grüber eta Deflo. Soltesz, Soudain, Ranzani, Salonen, Victor Pablo, Bragado, Garcia Asensio, Mena, Frühbeck de Burgos, Haider, Garcia Navarro, Delacôte, de Billy, Ros Marba, Encinar, Valdes, Vladar, Morandi eta Plasson bezalako orkestra zuzendariekin ere lan egin du.