Diziplina anitzeko artista. 1962ko abenduaren 22an jaio zen Bilbon.
Arte Ederretan lizentziatu zen, pinturako espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean (1988). Bere prestakuntzari Don Herbertekin Litografia Tailer bat eginez eman zion jarraipena, Artelekun (1988). Gainera, ikerketa-ikastaroak egin zituen Kasseleko Ghk delakoan, Alemanian (1989-1991).
Hiru urtez "Aprendiendo a través del Arte" ikastaroa burutu zuen, Bilboko Guggenheim Museoko kabinete pedagogikoan. Ildo beretik, Bilboko Arte Ederren Museoan beste bi tailer pedagogiko egin zituen Eduardo Lopezekin batera.
2010-2011 bitartean Eusko Jaurlaritzaren Sormen-ekoizpen laguntza bat jaso zuen Solid Light izeneko proiektua gauzatzeko. Aurrez ere jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren beka bat, Kasselen ikerketa-ikastaro batzuk burutzeko. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik beka bat jaso zuen 1991-92 inguruan, eta baita BBK kutxaren sormen artistikoko beka ere (1992-1993).
Horrez gain, sari ugari jaso ditu, horien artean, Sestaoko Pintura Lehiaketako Pinturako Lehen Saria (1988) eta Bizkaiko Artea Lehiaketan Grabatuko Lehen Saria (1989) nabarmendu behar dira, Bilboko Bide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Pintura Lehiaketako Lehen Sariarekin batera (2003).
1987. urtetik erakusketa kolektibo eta bakarkako askotan parte hartu du. Honatx, azken horiek:
- Ana Isabel Román. Otxarkoagako Kultura Aretoa. Bilbo, 1989.
- Hacedor con máquinas. Sestaoko Kontserbatorioko erakusketa Aretoa, Bizkaia eta Artistaren Estudioa, Bilbo, 1989.
- Bombarderos. L. Andreu, Bilbao, 1990.
- La triple pirueta. Basauri Kultura Gela, 1991-1992.
- El jardín mecánico. BBV-ko Kultura Gela. Bilbo, 1993.
- Before Dancing. DV Galeria. Donostia, 1996.
- Sueños Mecánicos. Rekalde Aretoa. Bilbo, 2000.
- La Ciudad Ideal. Sanz Enea Jauregia. Zarautz, 2000.
- La Ciudad Ideal (Dibujos). Berangoko Kulturetxea. Plentzia, 2001.
- Los socios imposibles. Espacio marzana. Bilbo, 2003.
- Mecánica popular. Altxerri Galeria. Donostia, 2004.
- Sweet machine. Espacio Marzana Galeria. Bilbo, 2007.
- I am a machine. Bastero Kultura Aretoa. Andoain, 2011.
- Solid Light. Espacio Marzana. Bilbo, 2011.
- Arte Informado [Web]. "Ana Román - Ana Isabel Román Aguirre". [Kontsulta data: 2016ko martxoaren 21].
- Espacio Marzana [Web]. "Ana Román". [Kontsulta data: 2016ko martxoaren 21].