Sendagileak

Rodriguez Pinilla, Hipolito

Medikua eta idazlea, Salamancan 1860an jaioa. 1936. urtean hila.

Salamancako Unibertsitatean Pediatria Katedraduna izan zen. Bainu-medikuen kidegoan, oposizio bitartez, sartu zen, Sobronekoen (Araba) zuzendaria izanez. 1923an Medikuntzako Nazio Errealeko kide numerario izendatu zuten. Honako idazlanen egile da: La clínica de Molinar de Carranza (Vizcaya). Aguas minerales. Estudio monográfico de las mismas, Bilbao, 1912 y de Termas de Molinar de Carranza (Vizcaya), Bilbao, 1912.