Politikariak eta Kargu publikoak

Pujana Arza, Juan José (1995ko bertsioa)

Politikari bizkaitarra, Bilbon jaioa 1943an. Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta Enpresa Zuzendaritzan lizentziatua. Abokatua. BBBko kidea eta EAJko EBBko idazkaria izan zen. Eusko Kontseilu Nagusiko Lurralde Antolamendu sailburua (1978), lehendakariordea izan baitzen. Transferentzien Batzorde Mistoaren presidenteordea ere izan zen. EAJk Eusko Legebiltzarrean Bizkaiarako hautatutako parlamentaria, lehen legealdian (1980) izan zuen presidentea. 1986an EAko Bizkaiko legebiltzarkide hautatu zuten.Xabier LASALLE