Kontzeptua

Pop Rock Euskal Herrian

Nahiz eta arrakastadun edo gazteentzako musika sortzeko eta banatzeko edo saltzeko garai bateko bideak oraindik mantendu eta jendetzaren arreta, eta ondorioz merkataritzako, pizten duena proposamen standarrak izan eta inolaz ez berritzaileak, adibide La Oreja de Van Gogh donostiarrak, jasaten ari garen presakako aldaketak, bizitzan orokorrean eta zehazki kultura alorrean (etxean konposatu eta grabatzeko erraztasunak, argitalpenen  merkatze handia, berehalako banaketa Interneten bidez, telebista kate nagusien  merkatua manipulatzeko ahalmena, eta abar) betiko erabiltze logikak erabateko iraultza jasaten ari dira. Badirudi guztia idorotzeko dagoela, euskal musikak hartu dezakeen bide estilistikoetatik hasita antolakuntza esparruan gerta daitekeen aldaketak arte. Ez dago zalantzarik, zeren horretaz aski aztarna daude, Euskal Herriko pop-rockak eta musikak orokorrean besarkatu dituela- gutxiengoak oraindik baino irmoki- soinu eskema berriak batzuetan betiko sailkapenetik ihes egiten dutenak edo besterik gabe pop-rockaren ohiko muga estuetatik haratago daudenak.

Arruntak ez diren rock soinuak hemen daude, underground moduan bada ere eta irteten dira, hala nola elkarlaneko  Mer diskoan, Beran (Nafarroan) argitaratua, Borrokan, Gutural, Gutariko Bat, Zup partaide izanik eta ezagunagoak diren  Señor No, Dut eta Akauzate ere, gehi beste batzuk. 2002 urteko lehen hilabetetan arrunta ez den rock musikako diskoak argitaratu dira hala nola Café-Teatro zarauztarrak eta Audience bizkaitarrak.

Novophonic diskoetxearen inguruko Donostiako dantza eszena jada beteranoa da esparru berrian eta sortu ditu edo lagundu aurrera egiten Gipuzkoako hiriburuko izen berriei. Donostia Elektronika 2001 disko-bildumenean soinu ausardi berriak igarri daiteke hala nola Cepuntobandish taldearenak, teknologian aitzindariak eta jada oso beteranoak diren Línea Táctica, DJs Pedro Destino tanketakoak eta arreta merezi duten berriak. Begien bistako, eta ia bakailuzale Hemendik At!, Uga edo Wazen moduko taldeen ekarpenek ezagunago egin dute abertzaletasuna diskoteketan. Orain dela gutxiko Mikel Abrego eta Luis Andréren  gailu kuxa beltza (Pil-Pil Sessions, Metak) ekarpen berritzailea da, batez ere tresnekin joa eta definitzen zaila den estilokoa. Nabaria da tekno eszena Iparraldean Basque Electronic Dispora  bi bildumetan jaso diren izen berritzaileekin (Xano+Em.C, Fin de Siècle, Voodoo Muzak eta abar). Bilduma horietan azpimarragarria da bxt (Bixente Iriart) sortzaile gaztea, ustekabean Parisen zendua 2002 urtearen hasieran. Iriart, Anje Duhalderekin elkarlanean aritua da, Txakunekin ere eta King Mafrundirekin, Parisera joan baino lehen, nondik iritsi zitzaion bere technorarekiko goxotasun berezia, bilduma horietan bat eginik Isabel Suarez eta Iñaki Yarriturekin, baita ere euskal diasporako kide, bere kasuan Londresen. Iparraldeko techno egonezinaren berri adierazgarria da I: Shead diskoa.  Bilbotik techno proiektuak sortu dira hala nola Cibernautas edo Berlin eta estatuko eszenategietara jauzi egin dutenak Madelman eta Chico&Chica.

Ezin ditzakegu ahaztu, lehenago aipatutako, ohituran oinarria izanik harmonia berriak onartzen dituzten  soinu bitxikeriak, hala nola Juan Mari Beltran-Joxan Goikoetxearenak, Alboka taldea, edo Goikoetxea berak orain dela gutxi Marta Sebestyen, Erdialdeko Europako ahots handiarekin, egin duena, Kepa Junkera trikitilari geldiezina, Tomas San Miguel arabarra, Oreka TX  txalapartari gazteak, Josetxo Goia-Aribe nafarraren jazz esperimentala eta beste. Nork jarri diezazkioke mugak ostertzari?