Instrumentugilea

Polo Bilbao, Asier

1971an Bilbon jaiotako biolontxelista bizkaitarra.

Biolontxelo ikasketak, Bilboko Kontserbatorioan egin zituen Elisa Pascua irakaslearekin. Ondoren bere ikasketak osatu zituen Maria Kliegelen eskutik Koloniako (Alemania) Hochschule für Musik eskolan, Madrilgo Reina Sofia eskolan eta Basileako (Suitza) Musika Akademie eskolan Ivan Monighetti biolontxelistaren zuzendaritzapean. Halaber, ganbera-musika ikasi zuen Amadeus Laukote ospetsuaren eta Italiako Laukoteko partaideekin batera. Ikasgai magistraletara joan zen ere, non Natalia Gutman eta Mstislav Rostropovich biolinista esanguratsuen aholkuak jaso zituen.

1987-89 urteetako Gazteriaren Musikaren nazio-lehiaketetan Biolontxelo eta Ganbera-Musikaren Lehen Sariak jaso zituen.

Asier Polo musika jaialdi garrantsitsuetan parte hartzeko gonbidatua izan da, hala nola, Donostiako Musika Hamabostaldian, Ohriden (Jugoslavia), Nantesen (Frantzia), Erromako Omaggion, Lisboako Erakusketa Unibertsalean. Orkestra ezberdinekin ere kontzertuak eman ditu: Bilboko Sinfonikoa, Euskadiko Sinfonikoa, Gaztela eta Leon, Malaga, Kordoba, Espainiako Irrati Telebista, Espainiako Nazionala, Sevilla, Valentzia, Nizako Orkestra Filarmonikoa eta Pragako Orkestrarekin. Beste batzuren artean, Max Bragado, Miguel Angel Gomez Martinez, Antoni Uit, Lutz Köller, Kenneth Jean, Enrique Garcia Asensio, Juanjo Mena eta Klaus Weisen zuzendaritzapean Europa, Asia eta Ameriketako herrialde ezberdinetan zehar kontzertuak eskeini ditu.

Halaber, Nicolas Chumanchenco, Agustin Leon Ara, Maria Kliegel edo Alfredo Kraus mailako artistekin antzezlekua partekatu du. Azken honek, bere azken urteetan, Magio Fiorentino, Covent Garden, Zurich Tonhalle eta Musikverein Wienen emandako kontzertuetan bakarlari gisa elkarlean aritzeko gonbidatu zuen.

Garcia Abril eta Gabriel Ercoreca konpositoreek beraien obrak eskeini dizkiote.

Espainia, Alemania eta Japoniako irrati eta telebistetarako hainbat grabaketetan parte hartu du. Era berean, Euskadiko eta Kordobako Orkestra, Edelmiro Arnaltes pianista, Gregorio Gutierrez eta G. Chmura bezelako zuzendariekin batera ere egin ditu grabaketak.